Artikulu hau Antzinako Erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Corca Dhuibhne».

Corcu Duibne edo Corca Dhuibhne Irlandako Munster eskualdeko Kerry konderriaren mendebaldean kokatzen zen historiaurre eta erdi aroko erresuma bat izan zen, hain zuzen ere, gaur egungo Dingle penintsula eta Iveragh penintsulan zehar hedatzen zen. Iverni edo Érainn tribuaren ondorengoak ziren eta kondairazko Conaire Mór erregearen ondorengoak zirela ere aldarrikatu ohi zuten. Eskozia eta Ulsterren ezarrita zegoen Dál Riata erresumaren urrutiko ahaidea izatea ere ahal liteke, Munsterren kokatuta zeuden Múscraige jendea eta Corcu Baiscind erresumarekin estuki loturik zegoen. Guzti hauek Síl Conairi errege dinastiakoak ziren, hauek ere berean Deda mac Sin edo Clanna Dedad erresumaren ondorengoak zirelarik.

Dingle penintsulan dagoen Dunbeg Fort gotorlekua.

Corcu Duibne erresuman erregetzan egon ziren familia edo klanen izenak O'Shea eta O'Falvey-tarrak izan ziren, baliteke O'Connell-tarrak ere bertan izatea.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu