Convolvulus Konbolbulazeo familiaren genero bat da, 200 espezie inguru ditu, banaketa kosmopolita eta klima askotan aurki daiteke.

Convolvulus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaConvolvulaceae
Generoa Convolvulus
Convolvulus althaeoides
Convolvulus sabatius
Convolvulus tricolor

Genero honen espezien artean urteroko landareak daude gehien bat eta gutxi batzuk bizikorrak. Urterokoak belarkarak izaten dira, igokariak edo herrestariak; apaingarrirako landatzen diren gehienak meheak eta txikiak. Bizikorrak, aldiz, mulu-eitekoak izaten dira.

Guztiek hosto bakunak eta txandakatuak dituzte, espiralean jarriak. Loreak zabalak dira, inbutu-formakoak, gehienetan zuriak edo arrosak, nahiz eta zenbait espezietan urdin, bioleta, gorri edo hori koloreak ere egon.

Convolvuluseko espezie asko belar txartzat hartzen dira, arazo izaten baitira beste landare landatu batzuentzat, hauen gainera igo eta ito egin ditzaketelako. Dena dela, kasu askotan propio landatzen dira euren lore eder eta apaingarriengatik.

Convolvulus espezie asko elikagai suertatzen dira Lepidoptera espezien harrentzat, adibidez, Bucculatrix cantabricellak Convolvulus cantabrica espeziearen hostoak besterik ez ditu jaten; Bedellia annuligerak Convolvulus arvensis; Bedellia somnulentella eta Orthonama obstipata

Convolvulusetako espezieak aldatu

Euskal Herrian hauek katalogatu egin dira[1]:

Beste espezie batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. Eusko Jaurlaritza. (2004). Euskal Herriko Landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. .

Kanpo estekak aldatu