Convolvulaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienetan belarkarak dira, eta pedunkulu luzetan kokatutako lore erregular eta pentameroak dituzte. Fruituak kapsula-motakoak dira.

Convolvulaceae, euskaraz konbolbulazeo, landare loredunen familia bat da, 60 genero eta 1.650 espezie inguru dauzkana. Familia honetako landareak klima tropikal eta epeletan bizi dira eta oso leku ezberdinak kolonizatzen dituzte, hala nola, kostaldeko dunak, padura gaziak, ur gezak hartutako leku zingiratsuak, eremu lehorrak, eta abar.

Convolvulaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
Familia Convolvulaceae
Azpibanaketa
Ikusi testua

Batata, adibidez, Convolvulaceae bat da.

Deskripzioa

aldatu

Convolvulaceae landare belarkarak izaten dira gehien bat, horietako asko igokariak eta baten bat bizkarroia; oso gutxi dira zurezkoak. Erraz identifika daitezkeen landareak dira ezkila formako korola duten loreei esker.

Loreak aktinomofikoak izaten ohi dira, erregularrak eta hermafroditak, ligularik gabeak, gehienetan pentameroak eta oso gutxitan tetrameroak. Kalizak 5 sepalo aske ditu eta korolak 5 petalo oinarritik bat eginda. Korola simetriko eta erradiala da, kanpai edo inbutu formakoa eta honen oinarrian txertatuta egoten dira 5 lorezil, gingilekin txandakaturik. Obario gainekoa, bi karpeloz osatua eta karpelo bakoitzean bi sinkarpiko, hau da, obulutegi bakar bat eratzen duten bi karpelo soldatuta. Sinkarpiko hauen barruan 4 obulo daude eta fruitu lehorrak ematen dituzte, haizeak erraz zabaltzen dituen haziak askatzen dituztenak.

Hostoak bakunak eta txandakatuak dira, estipularik gabeak. Zenbait espezieren hostoak eta haien sustraien almidoia elikagai bezala erabiltzen dira (hala nola patata eta ur espinaka). Haziak, berriz, osasun arloan erabiltzen dira libragarri bezala. Zenbait espeziek ergolina alkaloidea dute, psikodelikoetan eta droga psikoaktiboetan osagai aktibo dena.

Landare hauen pujak bilduta agertzen ohi dira, hortik euren latinezko izena (convolveretik, haizetan).

Euskal Herrian lau genero dauzkagu; dichondra (espezie 1), calystegia (3 espezie), convulvulus (4 espezie) eta ipomoea. Azken hau Hego Amerikakoa da jatorriz, baina, egun hegoaldeko Europan naturalizatuta aurkitzen dugu.

Leinuak

aldatu

D.F. Austin arabera:

  • Ericybeae
  • Cressea
  • Convolvuleae
  • Merremioideae
  • Ipomoeae
  • Argyreiae
  • Poraneae
  • Dichondreae
  • Cuscuteae (batzuetan Cuscutaceae barnean).

Generoak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Convolvulaceae