Consummatum est (Gérôme)

Consummatum est (euskaraz: «Betea da dena») 1867an Jean-Léon Gérôme margolari frantsesak margotutako lan polemikoa da. Bertan Ebanjelioen pasarte ezaguna aurkezten du baina oso era originalean: Golgotan Jesus bi lapur gurutzatuak izan ondoren, lurrean haien itzalak besterik ez dugu ikusten. Gaur egun Pariseko Orsay museoan erakusten da.

Consummatum est
( Golgotha Consummatum est)
Jean-Léon Gérôme Consummatum est.jpg
Jatorria
SortzaileaJean-Léon Gérôme
Sorrera-urtea1867
MugimenduaAkademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak82 (altuera) × 144,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73D626
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1990 7
Argumentu nagusiaJesusen Gurutziltzaketa
Historia
ErakusketakSalon of 1868 (en) Itzuli

IzenburuaAldatu

Consummatum est Joanen Ebanjelioan hil aurreko uneetan Jesusen ahoan hitz horiek jartzen dira. Esaldia, berez, latinezko esapide ezaguna da, literalki "dena burutu da", "guztia bete da" esanahiez. Ebanjelioaren arabera hitz horiekin Jesusek Jainkoaren nahia erabat bete dela esan nahi du.[1]

AzterketaAldatu

Margolan honetan Jesusen hilaraztea egin zen mendia ikus daiteke, Golgota mendia alegia. Hiru izan ziren hilaraziak, Jesus eta bi lapur, eta haien itzal luzeak eguzkiak erretako lurrean ikus daitezke. Zentzu horretan argi-ilunen garrantzia azpimarratu behar da. Baina lanaren protagonismoa paisaian dago: Jerusalem eta haren gaineko ekaitz beltza; barruan ilargia sumatzen da. Urruntzen soldadu erromatarrak haien erremintaz ikus daitezkeen; azkeneko biek hildakoei begira eta seinalatuz zerbait ari dira esaten. Ikuspuntua, hau da, hiru gurutzatuak eszenatik kanpo egotea, garairako oso originala zen eta horrek egilearen aurkako kritika larriak eragin zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. «Jn 19:30 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).

Kanpo estekakAldatu