Ireki menu nagusia

Conciergerie (frantsesko, concierge, atezain hitzetik) edo Palais de la Cité, Parisko erlojuaren kaiko eraikin historiko bat da, Île de la Citén kokatua, lehenengo barrutian. Jauregia, Frantziako erregeen erresidentzia izan zen X. eta XIV. mendeen bitartean. Ondoren Estatuko kartzela bihurtua 1392an, Karlos V.ak eta haren ondorengoek jauregia utzi ondoren.

Conciergerie (Paris)
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Palais de la Cité
Conciergerie22.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 1. barrutia
Koordenatuak 48° 51′ 23″ N, 2° 20′ 44″ E / 48.856388888889°N,2.3455555555556°E / 48.856388888889; 2.3455555555556Koordenatuak: 48° 51′ 23″ N, 2° 20′ 44″ E / 48.856388888889°N,2.3455555555556°E / 48.856388888889; 2.3455555555556
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Kudeatzailea Centre des monuments nationaux
Erabiltzailea Palais de Justice, Paris Itzuli
Ondarea
Mérimée ID PA00085991

Kartzela Erlojuaren kaiaren ertzetik inguratzen duen eraikinaren behe solairuan eta bi dorreetan zegoen: goiko solairuak parlamentuarentzat ziren. Conciergeriek, hasiera batean atezainaren etxebizitza izendatzen zuen; baina ondoren, honek presoei behatzen zien presondegiari ere eman zion izena. Atezaina Errege Jauregiaren giltzen arduraduna zen, baita argiztapenaren kandela eta argizariak piztearena ere.

Concergerie Izu Garaian heriotzaren gelaurretzat hartzen zen. Oso gutxi izan ziren bertatik aske irten zirenak. Marie Antoinette bertan espetxeratua egon zen 1793an [1].

Conciergerie jauregia XIV.mende amaieran
Erlojuaren dorrea

HistoriaAldatu

Cité jauregia Parisko kondeen bizilekua izan zen. Frantziako Eudes bizi izan zen bertan. Hugo Capetarrak Curia Regisa (Errege kontseilua) ezarri zuen, baita bere administrazioaren hainbat zerbitzu. Roberto II.ak berreraiki egin zuen.

San Luisek Kapera Santua eraikiarazi zuen 1242 eta 1248 artean. Iparraldean, San Luisen jauregiak eraikin bakarra zuen Senara begira. Honek Uraren aretoa izena zuen eta Bombée (edo Bon-bec) dorreak alboan zegoen, honek bere izena bertako galdeketetan  konfesatzera behartzen zituzten  torturaturetatik datorkio. Felipe IV.ak jauregia berreginarazi zuen.  Lanak 1313an bukatu ziren Enguerrand de Marigniren zuzendaritzapean. Sena inguratzen zuen esparru bat sortu zuen (erabilgarria baino apaingarriagoa), honek  existitzen ziren dorreak indartzen zituelarik: Tour d’argent (zilarrezko dorrea), bertan gordetzen zen altxorrari erreferentzia eginez eta  Tour Cesar (erromatarren presentziari aipu eginez). Cité jauregiaren ipar, zein hegoaldean areto handiak eraiki ziren.

Guardiaren pabilioia 1310ean eraikia izan zen eta Areto Nagusiaren gelaurre moduan erabiltzen zen. Areto Nagusia erregeak gorteko bere saio solemneak ospatzen zituen lekua zen, bertan ere harrerak egiten zirelarik. Janariak  marmol beltzezko mahai baten gainean zerbitzatzen ziren (zeinaren aztarna batzuk gelditzen diren Conciergerien).

Areto erraldoia zen pilare lerro batez sostengatua, hauek kasetoidura gangazko bi nabeetan banatzen zutelarik aretoa. Hormak eta pilareak Frantziako erregeak irudikatzen zituzten estatuez apainduak zeuden.

Soldaduen pabilioia ohiz kanpokoa zen: 64 metro luzera eta 27,5eko zabalera zituen 8,5 metroko altuerarekin giltzatik hasita.  1302 eta 1313 bitartean eraikia izan zen Enguerrand Marignyrengatik. Erregearen zerbitzura zeuden 2000 pertsonatik baino gehiagorentzat errefektorio jangela gisa erabiltzen zen.  

Ekialdeko fatxada Barillerie kalearen parean dago eta beranduago, birmoldatua eta amaitua izan zen. Mendebaldetik (gaurko Vert-Galant puntarutz) lorategiak ezarri ziren. Lorategien atzean erregearen gelak berregin ziren. Felipe IV. ak atezainaren etxebizitza eraikiarazi zuen.

XIV. mende erdialdean Joan II.ak erregearen zerbitzariei zuzendua zegoen  pabilioi karratua  eraikiarazi zuen Cité jauregiaren angeluan. Soldaduen pabilioiaren mendebaldean kokatutako lau gelak, pabilioiko gainerako geletatik isolatuak gelditu ziren burdin langa eta horma batengatik. Beranduago, Juan II.ak dorre bat eraikiarazi zuen Cité jauregiko ipar-ekialdean. Forma laukizuzeneko dorre hau “Erlojuaren dorrea” izenaz ezagutzen da, izan ere bertan ezarri zen Frantziako lehen erloju publikoa. Mende horretako bigarren erdialdean Frantziako Karlos V.ak Cité jauregia utzi eta Louvre jauregian ezartzea erabaki zuen, Juan II.aren alarguna hôtel Saint-Polen ezarri zen bitartean. Hala ere bertan jarraitu zuten  administrazioak (parlamentua, Kongresuko ganbera, Merkataritza ganbera, kantzelaritza) eta atezain bat izendatu zuen. Erdi Aroan, Conciergerie jauregiko espetxe bilakatu zen. Momentu horretatik aurrera Conciergerieko espetxea bezala ezaguna egin zen.

Frantziako Karlos VII.a Conciergerien kokatu zuen Parisko parlamentua XV. mendean eta Luis XVI.ak eraikin berriak eraikiarazi zituen.

Conciergerie iraultzan zeharAldatu

Areto Nagusia Iraultzaren tribunalaren egoitza izan zen 1793ko apirilaren 2tik 1795eko (gaur egun justizia jauregiko “pausu galduen aretoa” da).

KartzelaAldatu

Conciergerie kartzelarako sarbidea Cour de Maieko eskuinaldean amaitzen den igaro bide baten amaieran zegoen kokatua(oraindik bisita daiteke), bertan guardiek kondenatuak eramaten zituzten. Erdiko korridorean emakumeentzako ziegak banatu ziren . Espetxeratuak iristean, idazkariaren bulegotik pasatzen ziren, non, bere izenak erregistratzen ziren. Justizia jauregiko kafetegia izan zen eta gaur egun, Conciergerie museoari eskainita dago.

Guardiaren pabilioia XVI. mendean jauregiko jangela izan zen. Iraultzan kartzela bilakatu zen eta zatikatua izan zen, ziegetan banatuz, eta espetxeratuen kopuru gero eta handiagoa ikusiz berriro zatikatu zuten bere harrera gaitasuna handiagotu zezan.

“Rue de Paris” izenaz ezaguna zen  kalea espetxeari atxiki zitzaion eta ziega txikietan zatikatua izan zen. “Pailleux”-ak (baliabiderik gabeko espetxeratuentzat gordetako ziegak) baliabideak zituzten espetxeratuentzat gordetako ziegak baino deserosoagoak ziren.

Erregearen antzinako lorategia, Iraultzaren tribunalaren aurrean aurkeztu behar zutenentzat gordetzen zen. Iraultzaren garaian, espetxeratuentzako leku estrategikoa izan zen.  Oraindik irauten du “Côte des Douze” izena zuen lekuak: gizonak ondoko emakumeen lorategitik banatzen zituzten burdinezko hesi batez mugatutako espazio triangeluarra, honek beraien arteko gertutasunerako aukera ematen zuelarik.  

Emakumeen lorategia, espetxeratuen ziegez inguratua zegoen, hauek erosotasuna espetxeratuen baliabideen arabera aldatzen zelarik. Emakumeek arropa iturrian garbitzen zuten (oraindik existitzen da) eta harrizko mahai baten gainean jaten zuten. Burdinezko hesi baten emakumezkoen lorategia gizonezkoenarengandik banatzen zuen , bertan zegoelarik “Coin des Douze” deiturikoa.

Bainugelan espetxeratuei beraien objektu pertsonalak kendu, ilea moztu, eta eskuak bizkarrari lotzen zizkieten, heriotzara prestatuz.  

“Girondinotarren kapera” deiturikoa Erdi Arotik existitzen zen. Tradizoak dio bertan hegeita bat  Girondarrek heriotzari itxaron ziotela  1793ko urriaren 29tik 30era zihoan gauean.

Gainera, Maria Antonieta, André Chénier, hogeita bat diputatu girondinoak, Antoine Lavoisier, Francisco de Miranda, Maximilien Robespierre eta beste batzuk Conciergerien espetxeratuak egon ziren. Bi urtetan heriotzara kondenaturiko 2700 pertsona baino gehiagok pasa zituzten bere azken  orduak Conciergerien, eta konkretuki, 1792ko iraileko triskantzaren aurretik.

María Antonietaren kartzela-aldiaAldatu

Maria Antonietaren lehen ziega kartzelarien antzinako bilera gelan ezarri zen (etzaleku xume bat, kanaberazko besaulki bat, bni aulki eta mahai bat). Ziegak emakumeen lorategira zeraman leiho txiki eta estu bat zuen. Alexandre Gonsse de Rougevillek zuzenduriko  alde egiteko saiakera baten ondorioz Maria Antonieta bigarren ziega batera eraman zuten. Bertan, bionbo batek banatzen zuen zaintzen zuten guardiez. Errege kaperaren ondoan kokatua. Luis XVIII.ak erreginaren ziega pareta batekin itxiarazi zuen eta kapera bat eraiki zen bertan. Mendebaldeko zatia errege kaperari atxiki zitzaion Maximilien Robespierrek bere azken orduak pasa zituen gela baten bitartez.

Justizia jauregiaAldatu

Justizia Jauregia Pariseko lehen barrutian kokatua, Iraultzako tribunalaren egoitza izan zen 1793ko martxoaren 10etik 1795eko maiatzaren 31 bitartean. Cité jauregiaren eraikin batzuk leku horretan kokatuak zeuden. 1776an sute batek Conciergerie eta Sainte Chapelle artean zegoen zatia erre zuen. Cour de Maiera eramaten duen fatxada eta fatxada nagusia berreginak izan ziren 1783 eta 1786 artean.

Justizia jauregiak dimentsio politiko eta sozial berria hartu zuen Errestaurazioan. Luis XVIII eta Karlos X.aren garaian eztabaida judizialak eztabaida parlamentarioen gainetik zeuden. Lokal berriak eraiki ziren, baina ez ziren nahikoa izan auzi berrien bolumenari aurre egiteko. Momentu horretan jauregiaren errestaurazio planak hasi ziren. Auzi judizialak haziz jarraitu zuten, Julioren monarkiak jauregiaren zabalpena ahalbideratu zuen. Jean-Nicolas Huyot eraikinaren zabalpen eta isolamendu proiektua egiteaz arduratu zen, eraikin dotore bat bihurtuz. 1840ean Duc eta Domey, Huyoren heriotzaren ondoren, proiektu hau amaitzeko hautatuak izan ziren.Luis Felipek ezin izan zituen lan akamaituak ikusi 1848ko iraultzaren ondorioz. Napoleon III.aren etorrerarekin lanek beren erritmoa berreskuratu zuten.

Lanak ia amaituak zeuden Gerra Franko-prusiarra (1870-1871) piztu zenean. Jauregiko hainbat lokal Pariseko komunak erabili zituen, 1871ko maiatzaren 24ko suteak ordurartoko lanaren zati handi bat suntsitu eta dena berriro hasi behar izan zelarik. 1879an Duc hil ondoren Daumet izendatu zuten jauregiko arkitektoa. Proiektua berriro hast zuren, lanak 1883an hasiz eta Conciergerie amaitua izalarik zen azkenik. 1914tik jauregiak ez du horrelako lanik izan berriro.

Gaur egun, Consergierie eraikina jendarteari irekia dago eta bisitatu egin daiteke. Bertan erakusketa ezberdinak egiten dira. Iraultzako kartzelen berregite bat ere ikus daiteke, “paileus”-en zelda eta Maria Antonietarena ere, baita Lacenaireren heriotzarako erabili zen gillotinaren orria ere.

1910eko uholdeen hazkundearen testigantza ere ikus daiteke, honekia metro bateko altuera izan zuelarik. Monumentua Monumentu Nazionalen Zetroak kudeatzen du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu