Ireki menu nagusia

Conan O'Brien (1963ko apirilaren 18a) estatubatuar telebistako aurkezle eta komediante ospetsua da, nagusiki 1993 eta 2009 urteen artean egunero gauez emititu ohi zen Late Night with Conan O'Brien ("Gaueko Ordu Txikietan Conan O'Brienekin") saioaren aurkezlea izateagatik bere herrialdean oso ospetsu egin da. O'Brienek Jay Lenoren The Tonight Show (Estatu Batuetako garaiko late-night motako gaueko telebista saio ikusiena zena) saioa ordezkatzen du[1].

Conan O'Brien
Conan O'Brien speaking at TBS rally crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Brookline Itzuli1963ko apirilaren 18a (56 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (56 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea, komediantea, idazlea, gidoilaria, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0005277
teamcoco.com/ eta www.tbs.com/shows/conan
Conan O'Brien Signature.svg

BiografiaAldatu

HaurtzaroaAldatu

Conan O'Brien Massachusetts estatuko Brookline udalerrian jaio zen (Boston hiriko auzunea). Irlandar jatorriko familia batetik dator, Late Night saioko atal batean O'Brienek Kerry konderrira joateko bidaia ordaindu zuen, berak zioenez bere arbasoak konderri hartakoak baitziren. Sei seme-alabetatik hirugarrena da (bi alaba eta lau seme). Bere aita Thomas O'Brien doktorea zen, Brigham and Women's ospitaleko ikerkuntzarako medikua eta Harvardeko medikuntza eskolako irakaslea, gaisotasun kutsakorretan espezializatua. Aldiz, bere ama Ruth O'Brien (jaiotze edo ezkongabeko abizena: Reardon), Bostongo Ropes & Gray etxeko lege kontseilaritzako kide zen. Jane bere arrena komedietako gidoilari eta ekoizlea da.

IkasketakAldatu

Conan O'Brienek ikasketak Harvarden burutu zituen. 1985an magna cum laude gisa graduatu zen, estatubatuar historiariako sailan diploma bat bereganatuaz. Hispanoamerikako kulturaren inguruan ere asko ikasi zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.cnn.com/2008/SHOWBIZ/TV/07/21/tv.nbc.tonight.ap/index.html Leno's last 'Tonight' announced. 2007ko uztailaren 21a. Associated Press. CNN.com

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Conan O'Brien