Compromiso por Galicia

Compromiso por Galicia (CxG, euskaraz Galiziarekiko konpromisoa) Galiziako alderdi politiko abertzale, aurrerakoi eta sozialdemokrata da. 2012ko maiatzean sortu zen, BNG alderdiko zenbait banaketa eta beste alderdi politiko txikiago batzuk elkartu zirenean. 2017az geroztik alderdiko idazkari nagusia Juan Carlos Piñeiro da. Alderdiaren gazte erakundea Mocidade Nacionalista Galega (Galiziar Gaztedi Abertzalea) da.

Galiziarekiko Konpromisoa
Compromiso por Galicia (CxG)
Idazkari nagusiaJuan Carlos Piñeiro
Sorrera2012
Egoitza nagusiaSantiago de Compostela
Ideologia politikoagaliziar nazionalismoa, sozialdemokrazia, progresismoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Demokrata
Eserlekuak erakundeetanZinegotziak
41 / 3.766
compromiso.gal

Ideologia aldatu

Alderdiaren proposamenen artean daude Galizia hauteskunde-barruti bakarra bilakatzea hauteskunde autonomikoetan zein orokorretan, zerrenda irekiak erabiltzea, gardentasun publikoa hobetzea, herritarren parte-hartzea sustatzea legegintzako herri ekimenen bidez, eta alderdi politikoen finantzaketa arautzea.

Galizia nazio kontsideratzen du "sozialki eta kulturalki", eta autonomia bidez "ahalik eta eskumen gehien" lortu daitezkeela defendatuz autonomia estatutu berri bat proposatzen du. Ekonomiaren garapen eredu jasangarri baten alde daude, ingurumena errespetatuz eta berrikuntza sustatuz. Galiziar nazionalismoko alderdi gehienek ez bezala Espainia errepublikar eta plurinazional bat babesten dute, Galiziaren independentzia babestu beharrean.[1][2] Ongizate-estatua babesten du, eta politika sozialdemokratak bultzatzen ditu.[3]

Europeista da,[4] eta galiziar nazionalismo zentrista baten aldeko apustua egin du, EAJ edo Coalición Canaria bezalako alderdiekin harremanak estutuz.[5]

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

2012ko urtarrilaren 26an egindako BNGren XIII. Batzar Nazionalean alderdiaren zuzendaritza eta Galiziako Xuntarako hautagaia hautatu ziren, barne-zatiketa handia tarteko. Hiru zerrenda aurkeztu zirenː Alternativa pola Unidade (ApU), Unión do Povo Galego alderdiaren babesarekin, bozeramaile gisa Guillerme Vázquez eta hautagai gisa Francisco Jorquera aurkeztu zituena; Máis Galiza eta Encontro Irmandiño barne korronteek babestutako zerrenda (+G-EI; Colectivo Socialista, Partido Nacionalista Galego-Partido Galeguista, Esquerda Nacionalista, Inzar, Unidade Galega eta Espazo Socialista Galego erakundeen babesarekin), bozeramaile gisa Xosé Manuel Beiras eta hautagai gisa Carlos Aymerich aurkeztu zituena; eta Rafael Vilar buru zuen zerrenda, Movemento Galego ao Socialismo (MGS) alderdiak babestua.[6][7][8]

Azkenik Guillerme Vázquez izan zen bozeramaile kargurako hautatua 2123 botorekin, Xosé Manuel Beirasek lorturako 1823 botoen aurrean. Era berean, Francisco Jorquera izendatu zuten Xuntarako hautagai 2338 (% 53) boto eskuratu baitzituen Carlos Aymerichen 2043 (% 46) botoen aurrean. Alderdiaren zuzendaritza ApU-ko 7 kidek, +G-EI-ko 7 kidek eta MGS-ko kide batek osatu zuten, eta Aberri Batzarrerako bozketan ApU izan zen zerrenda bozkatuena (% 48, 2164 boto), +G-EI (% 45, 2026 boto) eta MGS-ren (% 5, 248 boto) aurretik.[9]

Batzar honen ondoren sortutako barne-tentsioen ondorioz zenbait alderdik eta korrontek BNG uztea erabaki zuten, tartean Encontro Irmandiño[10] eta Esquerda Nacionalistak​.[11] Era berean Máis Galiza korronteak, bigarren indar bozkatuena izan zenak, zein Partido Nacionalista Galego-Partido Galeguistak euren jarraitutasunari buruz erabakitzeko biltzarrak egingo zituztela esan zuten.[12][13]

Handik gutxira Máis Galizak egindako batzarrean kideen % 69k BNG utzi eta alderdi poltiko berri bat sortzea erabaki zuten. Xoán Bascuas hautatu zuten idazkari nagusi, eta estatutu zein dokumentu politiko berriak onartu ziren. Hala ere ordurarte buru izan zuten Carlos Aymerich-ek BNGn jarraituko zuela adierazi zuen, baita aurka bozkatu zuen %29ak ere, tartean galiziar nazionalismoko figura historikoak, Unidade Galegako lider izandako Camilo Nogueira Román eta Inzar-eko Xesús Veiga, esaterako.[14] Zatiketa gauzatu arren Máis Galizako hautetsi gehienek (11 alkate, hainbat zinegotzi eta 4 diputatu) BNG ez uzteko erabakia hartu zuten.[15][16]

2012ko martxoaren 18an Partido Nacionalista Galego-Partido Galeguista (PNG-PG) alderdiak ere BNG uzteko erabakia hartu zuen.[17][18] Era berean, Esquerda Nacionalista alderdiak Máis Galizak sortutako proiektu politiko berriarekin lan egingo zuela adierazi zuen.[19]

Sorrera aldatu

Máis Galiza bestelako alderdi politikoekin harremanetan jarri zen BNGri aurre egingo zien alderdi nazionalista berri bat sortzeko, tartean Encontro Irmandiño eta Espazo Ecosocialista Galego.[20] 2012ko maiatzean Compromiso por Galicia alderdiaren sorrera iragarri zuten, Máis Galiza, Ecogaleguistas eta Acción Galega alderdien baturarekin.[21] Proiektua babestu zuten, era berean, Partido Nacionalista Galego-Partido Galeguistak (PNG-PG) eta Coalición Galegak (CG).[22] 2012ko ekainaren 21ean PSdG-PSOEtik banatutako Unidade da Esquerda Galega taldearen zati bat ere alderdi berrira sartu zen,[23] eta irailean Miguel Barros PSdGko diputatu ohia ere egin zen kide.[24]

Encontro Irmandiño, Xosé Manuel Beiras buru zuela, proiektutik kanpo geratu zen jarrera ezkertiar eta independentistagoak hartzean, Frente Popular Galega eta Causa Galiza taldeek babestuak, eta beste zenbait talderekin batera Anova-Irmandade Nacionalista alderdia sortuko zuen.[25][26]

Hauteskundeak aldatu

2012ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeetara bere kabuz aurkeztu zen, nahiz eta Anova, Esquerda Unida eta Equo alderdiekin "koalizio tekniko" bat osatuko zutela adierazi.[27][28] 2012ko irailean Espazo Ecosocialista Galegok alderdia uztea erabaki zuen, beste alderdi horiek osatu zuten Alternativa Galega de Esquerda koaliziora batzeko.[29] Hauteskundeetan 14.459 boto eskuratu zituen (% 1,01), eta Terra Galegak alderdia utzi zuen (abuztuan batu ondoren) alderdi galegista zentrista bat sortzeko nahiarekin.[30][31]

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Europarako Koalizioa osatu zuen CiU, EAJ eta Coalición Canaria alderdiekin, Paulo Carlos López alderdikidea zerrendako seigarren postuan kokatuz.[32][33]

2015eko udal hauteskundeetan 40 zerrenda aurkeztu zituen (Galiziako 314 herrietatik), eta Compromiso por Galicia-Concellos Transparentes koalizioa osatu zuen, beste 18 herritan zerrenda independenteak babestuz.[34] CxG-CCTT koalizioak 41 zinegotzi eskuratu zituen, baita Lalín, Miño, Muros eta Vilar de Santos herrietako alkatetzak ere. Miñoko alkatearen hautagaitzak polemika handia eragin zuen; izan ere, CxG boto gutxien eskuratu zituen alderdia izan zen, baina Alderdi Popularrak bere hautagaia babestu zuen Alderdi Sozialistak alkatetza ez eskuratzeko.[35] Handik gutxira alderdiak zinegotzi horri babesa erretiratu ziola jakinarazi zuen.[36] Zinegotzi kopuruari zegokionez, CxG Galiziako bosgarren indarra bilakatu zen.

2016ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeetan Xoán Bascuas idazkari nagusia aurkeztu zuen zerrendaburu, baina ez zuten parlamentuan sartzea eskuratu, 4109 boto baino ez baitzituzten eskuratu (% 0,29). Emaitza honen aurrean Xoán Bascuasek kargua utziko zuela iragarri zuen, eta 2017an Juan Carlos Piñeiro izendatu zuten idazkari nagusi.[37][38]

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautagaitza bateratua osatuko du EAJ, Coalición Canaria, Geroa Bai, Proposta per les Illes eta Demòcrates Valencians alderdiekin. CxGren hautagaia, Juan Carlos Piñeiro idazkari nagusia, zerrendako hirugarren postuan joango da.[39]

Alderdi sortzaileak aldatu

  • Máis Galiza (Galizia gehiago), alderdi sozialdemokrata, 2009an BNGko korronte gisa sortua. 2012ko martxoaren 11n egindako batzarrean alderdi politiko bilakatzea eta BNGtik banatzea erabaki zuen, Unión do Povo Galego alderdiak BNGren XIII. Batzar Nazionalaren ondoren BNG-k hartu zuen ideologia eta antolaketarekin desadostasunak zirela eta. Alderdiko idazkari nagusia Xoán Bascuas izan zen, Compromiso por Galicia eratu zenean bertako idazkari nagusia bilakatu zena.
  • Acción Galega, zentroko alderdi progresista, Galiziako Alderdi Popularreko kide ohi Rafael Cuiñak zuzendua. Alderdi honetako beste kide nabarmen batzuk Teresa Táboas (BNG) kontseilari ohia (PSdG-BNG gobernuan) eta Xose Manuel Pérez Bouza BNGko senatari ohia izan ziren.[40]
  • Espazo Ecosocialista Galego, Ecogaleguistas izenarekin ere ezagutuak, Xoán Hermida du buru eta ideologia ekosozialista du.[41] Hala ere, 2012ko irailean CxG utzi zuen Alternativa Galega de Esquerda koaliziora batzeko.

CxG proiektura batu ziren beste alderdien artean daude Partido Nacionalista Galego-Partido Galeguista (PNG-PG), Esquerda Nacionalista, Unidade da Esquerda Galega taldearen sektore bat, Partido Galeguista Demócrata (PGD),​​ Alternativa Popular Galega (APGA, Galiziako PPren banaketa) eta Coalición Galega.

Idazkari nagusiak aldatu

Hauteskundeetako emaitzak aldatu

Hauteskundeak Botoak % Burua Eserlekuak
2012ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeak 14,586 1.01 Xoán Bascuas
0 / 75
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak 9,812 0.96 Xoán Bascuas
0 / 56
2015eko udal hauteskundeak 17,592 1.19 Xoán Bascuas
41 / 3.766
2016ko Galiziako Parlamenturako hauteskundeak 4,109 0.29 Xoán Bascuas
0 / 75
2019ko Espainiako hauteskunde orokorrak 2,692 0.16 Juan Carlos Piñeiro
0 / 23

Erreferentziak aldatu

  1. (Galizieraz) «Compromiso aproba unha resolución a favor do referendo e dun Estado plurinacional - Compromiso por Galicia» web.archive.org 2015-12-22 (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Compromiso por Galicia celebra demandará "autogobierno y democracia" en el Día de Galicia» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  3. (Galizieraz) «Tese política» (PDF) Compromiso por Galicia 2017.
  4. «"Compromiso por Galicia quere unha Europa máis social, máis democrática e anticorrupción"» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  5. Batzarra, Euzkadi Buru. «Compromiso por Galicia alderdiak bihar Galiziako Egunaren kariaz egingo duen jaialdian parte hartuko du Ortuzarrek» Euzkadi Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  6. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (). «Unos 5.300 militantes del BNG se reúnen en su décimotercera Asamblea» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  7. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «La reinvención del BNG» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  8. (Gaztelaniaz) Salgado, Daniel. (2012-01-23). «El BNG contra el BNG» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  9. (Gaztelaniaz) «Francisco Jorquera optará a la presidencia de la Xunta por el BNG» La Voz de Galicia 2012-01-30 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  10. (Gaztelaniaz) «Beiras se va tras 30 años en el BNG» La Voz de Galicia 2012-02-13 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  11. (Gaztelaniaz) Vigo, Faro de. «La dirección de Esquerda Nacionalista acuerda su escisión del BNG "sin vuelta atrás"» www.farodevigo.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  12. (Gaztelaniaz) «Esquerda Nacionalista anuncia su adiós» La Voz de Galicia 2012-02-12 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  13. (Gaztelaniaz) Gallego, Grupo El Correo. «Esquerda Nacionalista y el PNG acuerdan que sus bases ratifiquen la salida del BNG» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  14. (Gaztelaniaz) «Camilo Nogueira afirma que no es partidario de abandonar el BNG» El País 2012-02-17 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  15. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Xoán Bascuas liderará una Máis Galiza escindida cuyas 'caras' seguirán en el BNG» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  16. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Máis Galiza y el grupo de Carlos Aymerich reorganizan su poder institucional» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  17. Press, Europa. (2012-03-18). «El PNG-PG decide abandonar el Bloque Nacionalista Galego» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  18. (Gaztelaniaz) Santiago, S. C. /. «El PNG también deja la coalición para integrarse en otro frente» ABC.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  19. Press, Europa. (2012-04-14). «Esquerda Nacionalista "deja sus siglas" para trabajar en el "nuevo proyecto" para las próximas autonómicas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  20. (Gaztelaniaz) «El nuevo proyecto nacionalista mira hacia el modelo de CiU» La Voz de Galicia 2012-04-08 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  21. Press, Europa. (2012-05-23). «Nace 'Compromiso por Galicia', una nueva fuerza nacionalista con "vocación de gobierno" y que pide listas abiertas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  22. «LR | Noticia | Compromiso por Galicia llega a Ourense con Táboas y Cuiña» web.archive.org 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  23. Press, Europa. (2012-06-21). «El colectivo que integran exmilitantes del PSdeG Unidade da Esquerda Galega entra en Compromiso por Galicia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  24. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-09-12). «El exdiputado socialista Miguel Barros se incorpora a Compromiso por Galicia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  25. «La llegada del nacionalismo más radical tensiona al colectivo escindido del BNG» web.archive.org 2012-06-25 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  26. Press, Europa. (2012-07-14). «ANOVA-Irmandade Nacionalista, nombre de la organización política nacida del Novo Proxecto Común» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  27. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-09-08). «Compromiso por Galicia se descuelga del pacto de izquierdas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  28. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-09-06). «Compromiso por Galicia apuesta por una “coalición técnica” con EU y Beiras» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  29. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-09-13). «Ecogaleguistas deja Compromiso para unirse a Alternativa Galega» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  30. (Gaztelaniaz) «Terra Galega confluye con el grupo escindido del BNG» La Voz de Galicia 2012-08-07 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  31. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Miguel. (2012-08-06). «Terra Galega se une a la formación de Táboas y Cuiña» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  32. Press, Europa. (2014-02-20). «CiU, PNV, CC y CxG sellan en Madrid su alianza para formar coalición en las europeas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  33. (Ingelesez) Galiza, Sermos. «Paulo Carlos López será o candidato de CxG ás eleccións europeas» Sermos Galiza (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  34. (Galizieraz) «Xoán Báscuas: “A pluralidade partidaria pode restarlle voto ao PP”» Galicia Confidencial (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  35. Press, Europa. (2015-06-13). «El PP de Miño inviste al candidato de Compromiso por Galicia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  36. (Gaztelaniaz) «Compromiso por Galicia retira las siglas al alcalde de Miño» La Voz de Galicia 2015-06-18 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  37. (Galizieraz) SL, POMBAPRESS. «Juan Carlos Piñeiro encabezará un Compromiso por Galicia "renovado"» Galiciapress (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  38. (Gaztelaniaz) «Compromiso por Galicia inicia la refundación tras su fiasco electoral» La Voz de Galicia 2017-01-18 (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  39. «COMPROMISO POR GALICIA OCUPA O 3º POSTO NA “COALICIÓN POR UNHA EUROPA SOLIDARIA (CEUS)”.» www.compromiso.gal (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  40. (Gaztelaniaz) Salgado, Daniel. (2012-06-01). «El otro nacionalismo, abocado a unirse» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  41. (Gaztelaniaz) Coruña, La Opinión de A.. «Ecogaleguistas se convertirán el sábado en un partido con fecha de caducidad» www.laopinioncoruna.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).

Kanpo estekak aldatu