Comfortably Numb 1979an Pink Floyd britainiar musika taldeak The Wall diskoaren barnean kaleratutako abesti bat da. Piezak 6:21 minutuko iraupena du, eta David Gilmour-ek konpondu zuen (hitzak Roger Waters-enak izanik).

Comfortably Numb
Pink Floyden eta Scissor Sistersen musika-lana
Egilea(k)Pink Floyd eta Scissor Sisters
Argitaratze-data1979
IzenburuaComfortably Numb
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daThe Wall
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakRoger Waters
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Gilmour
Roger Waters

Discogs: 44264 Edit the value on Wikidata

1980ko elkarrizketa batean Roger Waters-ek azaldu zuen nola bururatu zitzaion abesti honen testua: Filadelfian kontzertu bat eman aurretik, eta hepatitis bortitz baten ondorioz min zorrotza zuela, mediku batek lasaigarri bat eman zion; horrek sedazioa eta erdi-paralisia eragin zion, eta zailtasun biziak sortu kontzertu eman ahal izateko. Gaiaren hitzak, hain zuzen, sedazio egoera bati aipamena egiten diote, Waters-en gustuko ohiko lengoai kriptikoan.

Comfortably Numb Pink Floyden abesti arrakastatsu eta entzunenetakoren bat izaten da. Gaiaren bukaeran David Gilmour-ek jotzen duen gitarra-soloa historiako onenetariko bat da kritiko askoren ustez, eta Guitar World aldizkariak historiako 4. hoberena aukeratu zuen. Era berean, 1989an The Amazing Pudding aldizkariaren irakurleek Comfortably Numb aukeratu zuten laukote britainiarraren lanik onena.

Gai hau ohikoa izan zen urte askotan taldearen zuzeneko kontzertuetan, ezinbestekoa. Modu berean David Gilmour-ek eta Roger Waters-ek, haien bakarkako emanaldietan ere jo ohi zuten.

Kanpo estekak aldatu