Colleen McCullough

Idazle australiarra

Colleen Margaretta McCullough  (1937ko ekainaren 1a2015eko urtarrilaren 29a) australiar eleberri idazlea izan zen, batez ere, The Thorn Birds eta The Ladies of Missalonghi lanengatik ezaguna. 

Colleen McCullough

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakColleen McCullough
JaiotzaWellington (en) Itzuli1937ko ekainaren 1a
Herrialdea Australia
HeriotzaNorfolk uhartea2015eko urtarrilaren 29a (77 urte)
Heriotza modua: artritisa
Familia
Ezkontidea(k)Cedric Newton Ion-Robinson (en) Itzuli  (1984ko apirilaren 13a -
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, mediku idazlea, neurologoa, biografoa, zientzia-fikzio idazlea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

IMDB: nm0567181 Find a Grave: 141909269 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

McCullough 1937an Wellingtonen jaio zen, Hegoaldeko Gales Berrian.[1] Bere aita, James McCullough, irlandar jatorria zuen eta Laurie McCulloughk berriz, amak, Zelanda Berriko Maori jatorria.[2]

Bere familia, bizilekuz asko aldatu ondoren, azkenean Sydneyn geratu ziren modu finkoan eta bertan, Colleen, Holy Cross Collegeean (Woollahra)[3] ikasi zuen, bai zientzia, bai gizarte zientzietan interes handia azaltzen.[4]

Anai bat izan zuen, Carl, 25 urte zituela arazotan zeuden turista batzuk erreskatatu nahian Kretako kostaldean ito zena. The Thorn Birds bere eleberri famatuko pertsonai bat, Carlen oinarritu zuen eta, gainera, hari buruz idatzi zuen Life Without the Boring Bits liburuan.[5]

Unibertsitatera joan aurretik, McCullough lanean jardun zuen bizimodua ateratzeko irakasle, liburuzain eta kazetari bezala. Sidneyko Unibertsitatean mediku-ikasketak egiten ari zela, xaboi kirugikoak eragindako dermatitis bat jasan zuen eta mediku bihurtzeko ametsa bertan behera utzi izan behar zuen. Horren ordez, neurozientzia ikastera aldatu zen eta Royal North Shore Ospitalean lan egin zuen (Sydney).

1963an, McCullough lau urtez Erresuma Batuara joan zen bizitzera; Londresen, Great Ormond Street Ospitalean Yale Unibertsitateko neurologia saileko burua ezagutu zuen eta honek Yalen ikerketa lan bat eskeini zion. 10 urte (1967-1976) eman zituen ikertzen eta irakasten Yale Mediku Eskolako Neurologi Sailan (New Haven, Connecticut), Estatu Batuetan. Tarte honetan, Yalen zegoela, bere lehenengo bi liburuak idatzi zituen. Horietako bat, The Thorn Birds, nazioarteko best seller bilakatu zen, munduko salmentak 30 milioi ale baino gehiago izan zituelarik eta 1983an gehien ikusitako telesaila eman zuena[6].

Liburu horien arrakastak gaituta bertan behera utzi zuen bere mediku/zientzilari karrera eta "bere kabuz, bere modura" bizitzea erabaki zuen.[7] 1970. hamarkadaren bukaeran, Norfolk Uhartera, Australiara, joan zen bizitzera, non bere senarra ezagutu zuen, Ric Robinson. 1984ko apirilean ezkondu ziren[8].

McCulloughek 2008an argitaratu zuen nobelak, The Independence of Miss Mary Bennet, polemika sortu zuen Jane Austenen Harrotasuna eta Aurrejuzkuak eleberriko zenbait pertsonaien moldaera egiten bait zuen. Susannah Fullertonek, Jane Austen Society of Australiako buruak, esan zuen eleberria irakurtzen "hotzikarak" izan zituela, berridazketan Elizabeth Bennet ahula, eta Mr Darcy basatia irudikatzen zituelako. Fullertonen hitzetan: "[Elizabeth] literaturan heroi indartsuenetako bat da, bizi-bizia... [eta] Darcy-ren eskuzabaltasuna eta nobleziak eramaten du Elizabeth hartaz maitemintzera – funtsezko ezaugarri horiek zergatik aldatu behar dira 20 urtetan?"[9]

Heriotza aldatu

 
Bere hilarritik gertu, Norfolk Uharteko Hilerrian, 2015

McCullough 2015eko urtarrilaren 29an zendu zen, 77 urterekin, Norfolk Uharteko Ospitalean itxuraz, giltzurrunen hutsegite baten ondorioz . Hainbat gaitza jasan zituen, ikusmen eskasa makula degenerazio hemorragikoaren erruz, osteoporosia, trigeminal neuralgia, diabetesa eta umetokiko minbizia, eta gurpil-aulki batean zebilen.[10][11]

Norfolk Uharteko hileta ekitaldi tradizional batez izan zen lurperatuta Emily Bay hilerrian.

Sariak aldatu

1984an, Wesley Waltersek margotutako McCulloughen erretratu bat finalista izan zen Archibald Sarian. Sariak "Artea, Letrak, Zientzia edo Politikan bereizten diren gizon edo emakumeen erretratu onena"-ri dagokio.[12] Antzinako Erromari buruzko nobelak idazteko egin zuen sakoneko ikerketa historikoagatik Letretan Doktore Gradua jaso zuen Southamptoneko Unibertsitatearen bidez, 1993an.[13]

The Order of Australiako Ofizial izendatu zuten 2006ko ekainaren 21an, "arteen mesedetan eginagatik idazle bezala eta komunitatearen mesedetan eginagatik nazio eta nazioarteko hezkuntza-programak laguntzearen bidez, mediku/ zientzilari diziplinen bidez eta karidade erakunde bidez ".[14]

Bibliografia aldatu

Hautatutako eleberriak aldatu

  • Tim (1974)
  • The Thorn Birds (1977)
  • An Indecent Obsession (1981)
  • A Creed for the Third Millennium (1985)
  • The Ladies of Missalonghi (1987)
  • The Song of Troy (1998)[15]
  • Morgan's Run (2000)
  • The Touch (2003)
  • Angel Puss (2005)
  • The Independence of Miss Mary Bennet (2008)
  • Bittersweet (2013)

Masters of Rome saila aldatu

  1. The First Man in Rome (1990) 
  2. The Grass Crown (1991) 
  3. Fortune's Favorites (1993) 
  4. Caesar's Women (1996) 
  5. Caesar (1997) 
  6. The October Horse (2002) 
  7. Antony and Cleopatra (2007)

Carmine Delmonico saila aldatu

McCulloughek hilketa-misteriozko bost eleberri argitaratu zituen Carmine Delmonico sailan.

  1. On, Off (2006) 
  2. Too Many Murders (December 2009)
  3.  Naked Cruelty (2010) 
  4. The Prodigal Son (2012) 
  5. Sins of the Flesh (2013)

Lan biografikoa aldatu

  • The Courage and the Will: The Life of Roden Cutler VC (1999)

Memoria aldatu

  • Life Without the Boring Bits (2011)

Pantailarako egokitzapenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Fantastic Fiction "About Colleen McCullough" (2017ko uztailaren 20a) (Ingelesez)
  2. Enough Rope McCulloughri eginiko elkarrizketaren transkripzioa Andrew Denton (2017ko uztailaren 20a) (Ingelesez)
  3. The Guardian "Colleen McCullough obituary" (2017ko uztailaren 20a) (Ingelesez)
  4. News "Colleen McCullough: Internationally acclaimed Australian Thorn Birds author dies aged 77" (2017ko uztailaren 20a) (Ingelesez)
  5. The Sidney Morning Herald "McCullough cut through the small talk" (Ingelesez).
  6. El Mundo "Muere Colleen McCullough, la escritora de 'El pájaro espino'" (Gaztelaniaz)
  7. Mary Jean DeMarr, Colleen McCullough: a critical companion, p. 3.
  8. People "Thorn Birds Author Colleen Mccullough Finds Love in the Outback with a Housepainter Husband" (Ingelesez)
  9. Steve Down journalist "The Independence of Miss Mary Bennet" (Ingelesez)
  10. The New York Times "Colleen McCullough, Author of The Thorn Birds, Dies at 77" (2015eko urtarrilaren 29a) (Ingelesez)
  11. The Age "Colleen McCullough, author of The Thorn Birds, dies" (2015eko urtarrilaren 29a) (Ingelesez)
  12. The Archibal Prize Sarituen zerrenda (Ingelesez)
  13. ABC Radio Sidney "McCullough awarded Doctor of Letters" (Ingelesez)
  14. It an honour McCullough perfila (Ingelesez).
  15. Michelle Smith, "Was Colleen McCullough under-regarded as a writer?