Col de la Croix de Fer
Col de la Croix de Fer, soilik Croix de Fer bezala ere ezaguna, Frantziako Alpeetan dagoen 2067 metroko altuera duen mendate bat da, Le Bourg-d'Oisans eta Saint-Jean-de-Maurienne herriak elkartzen dituena.
Col de la Croix de Fer | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 2.068 m |
Mendikatea | Alpeak eta Grandes Rousses |
Lurraldea | Saint-Sorlin-d'Arves |
Saint-Jean-de-Mauriennetik hasten den ibilbideak, ipar-ekialdeko aurpegitik, 29,5 kilometroko ibilbidea du, eta hego-mendebaldetik doan ibilbideak, Le Bourg-d'Oisansetik, 31,5 kilometrokoa. Toki honetatik etorrita, desbideraketa bat dago tontorretik 2,5 kilometrora, Col du Glandonera daramana.
Nabarmendu beharra dago, mendate hau, Col du Télégraphe, Col du Galibier eta Alpe d'Huezekin batera, La Marmotte izeneko txirrindularitza proba ospetsuko zati dela.
Frantziako Tourra
aldatuMendate hau, orain arte, 15 aldiz igaro da Frantziako Tourrean, lehena 1947an, eta azkena 2008an (honen tontorretik 17. etapan pasa zen). Mendate hau lehen postuan igaro duten txirrindulariak honakoak dira.
Urtea | Etapa | Maila | 1.a tontorrean |
---|---|---|---|
2017 | 17 | HC | Thomas De Gendt (Belgika) |
2015 | 20] | HC | Alexandre Geniez (Frantzia) |
2015 | 19 | HC | Pierre Rolland (Frantzia) |
2012 | 11 | HC | Fredrik Kessiakoff (Suedia) |
2008 | 17 | HC | Peter Velits (SVK) |
2006 | 16 | HC | Michael Rasmussen (Danimarka) |
1999 | 10 | HC | Stéphane Heulot (Frantzia) |
1998 | 15 | HC | Rodolfo Massi (Italia) |
1995 | 10 | HC | Richard Virenque (Frantzia) |
1992 | 14 | HC | Eric Boyer (Frantzia) |
1989 | 17 | HC | Gert-Jan Theunisse (Herbehereak) |
1986 | 18 | 1 | Bernard Hinault (Frantzia) |
1966 | 16 | 1 | Joaquim Galera (Espainia) |
1963 | 16 | 1 | Claude Mattio (Frantzia) |
1961 | 10 | 1 | Guy Ignolin (Frantzia) |
1956 | 18 | 1 | René Marigil (Espainia) |
1952 | 11 | 1 | Fausto Coppi (Italia) |
1948 | 14 | 1 | Gino Bartali (Italia) |
1947 | 8 | 1 | Fermo Camellini (Italia) |