CodeSyntax

Internet zerbitzuen enpresa Gipuzkoan
Codesyntax» orritik birbideratua)

CodeSyntax bereziki Internet aplikazioak lantzen dituen Eibarko enpresa da. 2000. urtean bost lagunen ekimenez sortu zen enpresa. 2019an 15 langile ari ziren lanean, gehienak bazkideak.[1]

CodeSyntax
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreasoftware fabrika
Jarduera
Enplegatuak17 (2020)
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2000
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Era guztietako proiektuak garatzen dituzte, betiere software librean eta euskaradun eleaniztasunaz.

Internet-aplikazioak eta tresnak aldatu

Euskarak Interneten duen presentzia sustatzeko hainbat proiektu garatu ditu bere ibilbidean, besteak beste hauek:

  • Sustatu: euskarazko blog aitzindaria. 2003ko hasiera hartan sortu zen Jabi Zabala kazetariaren blogariaren Sarean.com, eta 2004an Eibar.org ere bai.[2]
  • Aurki.com: blog albistegi kolektiboa. 2005ean sortu zuten, blog euskaldun guztiak irakurri, etengabe, eta haien azken nobedadeak antolatzen zituen albistegi kolektibo automatiko batean: Gainera, blogen irakurketa harpidetza bidez egitea ahalbidetzen zuen.[2]
  • Umap: Twitterren euskaraz argitaratzen diren txioak bilatu, filtratu eta aztertzeko webgunea da
  • Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak. 2.995 mendiei buruzko informazioa eskaintzen du euskaraz eta lizentzia librearekin (CC-BY-SA). Gipuzkoako 366, Bizkaiko 331, Arabako 348, Nafarroa Garaiko 943, Zuberoako 70, Nafarroa Behereko 95, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[3]
  • Ahotsak.eus: euskararen ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu, grabatu, katalogatu eta hedatzea helburu duen ekimen bat da, Badihardugu Euskara Elkarteak proiektuaren oinarriak diseinatu zituen 2002an. 2018an 5.000 hiztun baino gehiago zeuden elkarrizketatuta, 300 herritako hizkera jasota zeuden eta 100.000 pasarte baino gehiago. 2018an, Abadia saria jaso zutenean, guztira 30 Terabyteko memoria behar zuten datu-base osoa gordetzeko.
  • Txoriak.eus: Euskal Herriko hegaztiei buruzko gunea: txoritokiak, albisteak, hemeroteka,,bideoak, audioak, izenak (latinez, frantsesez, espainieraz eta euskarazkoak ere hainbat eta hainbat herritako izen lokalekin).
  • JarriON: 30 kanaletako bideoak ikus daitezke Android mugikorretan (zenbait jatorritakoak). Bideo horiek telebistarekin lotu daitezke, eta etxeko pantaila handian ikusi. Chromecast izeneko gadgeta erabiliz lortu zuten.[4]
  • Egunean behin lehiaketa, galdera-erantzunak mugikorraren bidez. 2019ko udan 10.000 erabiltzaile zituen Egunean Behin jokoak, eta urtea amaitu zenerako, 60.000 lagunek jokatu dute.[5][6] 2020ko otsailean aplikazioak 70.000 partaide lortu zituen.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Nortzuk gara — CodeSyntax» www.codesyntax.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  2. a b «erabili.eus/ Blogen buztan luzea eta harpidetza motza» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. «Euskal Herriko mendiak - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  4. -. (). «Codesyntaxek garatu du telebistan euskarazko bideoak ikusteko lehen aplikazioa» SPRI (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  5. a b «Euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  6. Aperribai, Julen. ««Saiakera txiki bat da euskarazko ikono bat telefonoetan sartzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  7. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  8. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  9. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu