Cloughoughter gaztelua
Cloughoughter gaztelua (ingelesez Cloughoughter Castle) Irlandako Errepublikako Cavaneko konderrian kokatzen den gaztelua da, Oughter aintziraren barnean dagoena.
Cloughoughter gaztelua Cloughoughter Castle | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Ulster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Cavan konderria |
Ur-masa | Oughter aintzira |
Koordenatuak | 54°00′44″N 7°27′59″W / 54.01226°N 7.4665°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1233 |
Komisarioa | de Lacy family (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Historia
aldatuXII mendean O'Rourke klanaren lurrak William Gorm de Lacy anglo-normandiarrak eskuratu zituen. Ez da jakina noiz izan zen eraikuntzaren hasiera baina 1233an bukatu zutenak O'Reillytarrak izan ziren.
Ulsterraren kolonizazioaren barnean Hugh Culmeren esku gelditu zen gaztelua. Honek ez zuen gazteluan bizitzerik nahi izan eta Oughter aintziraren ertzean egin zuen bere bizilekua. 1641ean Phillip O'Reillyk gaztelua setiatu eta 12 urtez bere eskutan izan zuen. Oliver Cromwellen gudalosteak eskuratu zuen azken gotorleku irlandarretako bat izan zen.
1987an berreraikuntza lanak hasi ziren.