Clonezilla NCHC Free Software Labsek garatutako informatika programa da. Aplikazio librea da, beraz printzipioz edonork lagundu lezake bere bilakaeran. GNU GPL bigarren bertsioko lizentziarekin argitaratu zen.

 Clonezilla
Jatorria
Sortzailea(k)Steven Shiau (en) Itzuli
Sorrera-urtea2007
Argitaratze-data2007
Azken bertsioa3.1.2-9
Ezaugarriak
Euskarriax86-64 (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaPerl eta Unixeko shell
Irakur dezakeLinux eta POSIX
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2 eta GNU General Public License
Deskribapena
Honen parte daFree Software Lab (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEZ
Clonezilla webgune ofiziala
Iturri-kodeahttps://sourceforge.net/projects/clonezilla/files/clonezilla_live_stable/

Erabilpena aldatu

Disko gogorren klonak egiteko erabiltzen da. Esate baterako, USB arkatz auto-abiarazle batean disko gogor handi baten irudia egin daiteke. Irudi horrekin, geroago, disko gogor hori irudia egin zen unean zegoen bezala utz daiteke.

  • Gailu edo partizio batetik irudi bat egin daiteke.
  • Irudi batetik partizio bat edo disko oso bat irudia egin zenean bezala utz daiteke.

Bateragarri aldatu

Honako formatuekin erabil daiteke[1]: ext2, ext3, ext4, reiserFS, reiser4, xfs, jfs, btrfs (GNU / Linux), FAT12, FAT16, FAT32, NTFS (MS Windows), HFS + (Mac OS), UFS (FreeBSD), NetBSD, OpenBSD, minix (Minix), vmfs3 (VMFS5) VMWare ESX.

Klonatu daitezke GNU/Linux, MS Windows, Mac OS (Intel oinarrikoa), FreeBSD, NetBSD, OpenBSD, Minix eta VMWare ESX.

32 bit (x86) eta 64 bit (x86-64) sistemetan erabil daiteke.

Antzeko aplikazioak aldatu


Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu