Cliegg Lars
Cliegg Lars Star Wars film saga ospetsuko pertsonaia bat da. Film saga honetako bigarren atala izan zen Klonen Erasoan Jack Thompson aktore australiarrek egin zuen paper hau.
Cliegg Lars | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Shmi Skywalker (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Cliegg Lars Tatooine planetan jaio zen, baina gaztaroan Ator planetara bizitzera joan zen, bertan bere emazte izango zen Aika ezagutuz eta honekin seme bat izanez: Owen Lars. Aika hil ondoren bere seme Owenekin Tatooine planetara itzuli zen.
Cliegg hezeguneko nekazaria zen. Anakin Skywalkerren ama zen Shmi Skywalker esklaboa Wattori erosi zion, askatu egin zuen eta berarekin ezkondu zen. Hareetako biztanleek Shmi bahitu zuten, eta ondorioz, beste 29 kolonorekin batera Shmi askatzeko talde bat osatu zuen. Clieggek berna bat galdu zuen, eta soilik beste hiruk biziraun zuten, Shmi erreskatatzea lortu gabe. Cliegg handik denbora batera hil zen, bere zauriaren ondorioz.