Clara Campoamor (eskultura)
Clara Campoamor Dora Salazar eskultoreak sortutako burdinazko eskultura bat da. Donostiako Kontxa hondartzako pasealekuan dago orain, Vinuesa Plazan zehazki; Lehenago Benta Berri plazan egon zen. Clara Campoamor abokatu eta politikariari egindako omenaldia da. Emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia izan zen Espainian, 1931n lortu zen arte.
Clara Campoamor (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Dora Salazar |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | burdina |
Dimentsioak | 1,78 (![]() |
Pisua | 7.890 kilogramo |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kontxa pasealekua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′56″N 1°59′18″W / 43.31543°N 1.98838°W |
![]() | |
Eskultura burdinazkoa da, Gasteizko Olazabal-Ugarte galdategian egina da, emakume baten irudia erakusten du, eskuan liburu bat daukana esaldi honekin: 'Emakume bat, boto bat'. 7.890 kg eta 1,78 m-ko altuera ditu.[1] Plaka bat dauka zera diona: “Clara Campoamor Rodriguez (Madril 1888 – Lausana 1972). Donostian lurperatu zuten. 1931an Emakumeen botoa lortu zuen. Askatasuna eta berdintasuna, erabiliz ikasten dira”.[2]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2011-06-01). «Emakunde inaugura la escultura en memoria de Clara Campoamor en San Sebastián» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2017-07-13).
- ↑ Clara Campoamorren eskultura inauguratu dute. 2017-03-07 (Noiz kontsultatua: 2017-07-13).