Claire Démar

kazetari eta feminista frantziarra (1799-1833)

Claire Démar (1799-1833) edo Émilie d’Eymard feminista, kazetari eta idazlea izan zen, saint simonismo mugimenduko kidea. Gaur egun bere idatziak estimatuak dira beren modernitate abangoardistagatik.[1]

Claire Démar

Bizitza
JaiotzaFrantzia, 1799
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1833ko abuztuaren 3a (33/34 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaSébastien Demar
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta jatorria aldatu

Claire Démar, edo agian Émilie de Eymard, oraindik ere, oso pertsonaia ezezaguna da. Historialariek ezer gutxi dakite haren jatorriari eta haurtzaroari buruz. Jaiotze urtea, 1799, ez da ziurra,[2] ez eta bere izen-abizenak ere. Bere lehen idatzietan izen desberdinak erabiltzen zituen: Émilie de Eymard gutunetan eta Claire Démar argitalpenetan.[3] 1833an hil zen.

Jaiotzari buruzko hipotesi baten arabera, gurasoak jatorri alemanekoak izan zitezkeen, Sébastien Demar pianista eta konpositorea eta Elisabeth Riesam. 1791an Orleansen finkatu zuten beren bizilekua, baina, antza denez, Orleanseko erregistro zibilean, 1799an, ez dago Sébastien eta Elisabethi dagokien inongo jaiotze-agiririk.[4] Demar bikotearen alaba ezaguna, Theresia, arpista eta konpositorea (Claireren ahizpa nagusia izan zitekeena), Gernsbach-en jaio zen, “Bade dukerrian” (Alemania), 1786an.[5]

Ekintzaile saint simonista aldatu

 
Prosper Enfantin (1828)

Claire Démar saint simonismo mugimenduaren emakume borrokalarienetako bat izan zen.[6] Garai hura polemikoa izan zen saint simonismoarentzat: mugimendua, Père Prosper Enfantin —Aitaren irudi enblematikoa— buru zuela, Eliza bihurtu zen eta haren idatziek Erlijio saint simonista goiburukoa izaten zuten. Testuinguru hartan, Claire Démar nabarmendu egiten zen bere janzkeragatik: txapel gorria; gona gorria edo zuria, sasoiaren arabera; larruzko gerrikoa, aurreko aldean gurutzatua; eta jaka urdin bat, peto zuri batekin, zeinean bere izena letra handitan agertzen zen.[7] Jaka atzetik lotzen zen lagun baten laguntzaz, saint simonismoaren espiritu solidarioaren lekuko.

Feminista aldatu

Claire Démar saint simonismoaz baliatu zen mugimenduaren helburuetatik haratago joateko eta horrela adierazteko bere garaikide gehienek baztertzen zituzten baina geroago feministatzat joko ziren ideiak eta aldarrikapenak.[8] Hil baino lehentxeago, Appel d’une femme au peuple sur l’affranchissement de la femme argitaratu zuen. Bertan, Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Deklarazioa emakumeari ere aplikatzea eskatu zuen. Ezkontza 'legezko prostituzioa' dela esan zuen hitzez hitz.[9]

Kazetaria aldatu

 
Suzanne Voilquin (1839)

Bere bizitza laburraren azken urteetan, Claire Démar-ek 1830eko Trois Glorieuses izeneko iraultzak eta saint simonismoak irekitako arrakala txikiak ekarri zuten giro berrian sortutako emakumezkoen aldizkarietan parte hartu zuen[10], emakumeak Zuzenbidean existitzen ez ziren herrialde eta garai batean.[11] La Femme Libre aldizkarian Appel d’une femme au peuple sur l’affranchissement de la femme argitaratu zuen. Han Suzanne Voilquin-ekin adiskidetu zen,[12] eta parte hartu zuen artikuluak proposatuz edo argitaratutakoen kritika eginez Suzannek zuzentzen zituen aldizkarietan: La Femme nouvelle, L'Apostolat des femmes, eta La Tribune des femmes.

Suizidioa eta hil osteko lana aldatu

Claire Démar bigarren liburu bat ari zen prestatzen argitaratzeko, baina, bere maitale Perret Desessarts-ekin batera (jatorriz Grenoble inguruetakoa eta 20 urtekoa, ehorzketa erregistroaren arabera), bere buruaz beste egin zuen Folie-Méricourt kaleko etxean. Poliziak heriotza ikertzera joan zirenean, ohean aurkitu zuten bikotea. Haien ondoan zeuden bi gutun eta paper-biribilkia, zeinetan Claire Démar-ek adierazi zuen dena irakurri behar zitzaiola Parisko familia saint simonistari, Prosper Enfantinen esku utzi zituzten. Enfantinek Suzanne Voilquin-i eman, eta hark La Tribune des femmes-en argitaratu zituen.

Claire Démar eta Perret Desessarts elkarrekin lurperatu zituzten Père-Lachaise hilerriko hobi komunean, 1833ko abuztuaren 8an.[13]

Lanak aldatu

Argitaratutako testuak aldatu

  • Claire Démar, Appel d’une femme au peuple sur l’affranchissement de la femme, 1833, Valentin Pelosse, Payot, 2001. ISBN 2226125817
  • Claire Démar, Ma Loi d’avenir, posthume, in La Tribune des femmes, Suzanne Voilquin, Paris, 1834.

Gutunak aldatu

  • Claire Démar, lettres de..., Bibliothèque nationale de France, Direction des collections : Le fonds Enfantin ou saint-simonien.
  • Claire Démar (et Perret Desessarts), lettres à Charles Lambert (1833ko abuztuaren 3a), autographes conservés à l'Arsenal, Mss 7714. Bi maitaleek beren buruaz beste egin baino ordu batzuk lehenago idatzitako agur-gutunak.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Claire Démar» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-24 data duen 200751300 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Christine Planté, « La Parole souverainement révoltante de Claire Démar », in Femmes dans la Cité, 1815-1871, A. Corbin, J. Lalouette, M. Riot-Sarcey zuz., Créaphis, 1997, pp. 481-494, «'Ausartu' (hitz egiten ausartu) da Etorkizunerako Nire Legearen hitz gakoa, eta egia da testu honek kolpatu egiten duela bere ausardia eta modernitate-sentimentuarekin»
  2. Père-Lachaise hilerriko hileta-erregistroak adierazten du 36 urte zituela hil zenean, eta, beraz, 1797 inguruan jaio zela.
  3. (Frantsesez) Lalouette, Jacqueline; Riot-Sarcey, Michèle. (1997). Femmes dans la cité, 1815-1871. Créaphis, 493 or. ISBN 978-2-907150-82-8. (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  4. Thérèse et Claire Demar sur le site du Sophie Drinker Institut
  5. Orleanseko egoera zibila. 1858ko urtarrilaren 19a. 92. zk.: Thérésia-Elisabeth-Françoise Demar "musika irakaslea" hil zen hilaren 18an, 71 urte zituela, Jacob-Ignace-Sébastien Demar zenaren ("musika irakaslea") eta Dame Elisabeth Riesamen alaba.
  6. Carole Bitoun, La Révolte au féminin. De 1789 à nos jours, Hugo&Cie, 2007: «La Révolte au féminin liburuak hogei emakume eredugarriren erretratuak biltzen ditu. Matxinadaren irudi enblematikoak, beren ekintzekin, ezarritako ordenaren aurka altxatu dira, batzuetan beren bizitzak arriskutan jarriz. Emakume horiek guztiek matxinada pertsonal bat dute komunean, injustiziaren aurkako amorru eta suminduratik sortua, beren bizitzak etengabeko borrokara eraman zituena. Olympe de Gouges, Charlotte Corday Iraultzan; Claire Demar, Flora Tristant XIX. mendearen lehen erdian»
  7. Frantziako Liburutegi Nazionalean Enfantin funtsetan gordetako irudiak.
  8. Adrienne Avril de Sainte-Croix (1907), Laure Adler (1979).
  9. (Frantsesez) Démar, Claire (1799?-1833) Auteur du texte. (1833). Appel d'une femme au peuple sur l'affranchissement de la femme ; suivi de Ma loi d'avenir / par Claire Démar. (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).
  10. Valentin Pelosse (2001): « «Herri, ez zara benetan askea izango, benetan handia, harik eta zure bizitzaren erdia, ama, emaztea eta alaba, bere sexuaren gaineko esplotaziotik askatzen diren arte.» 1830eko Paris iskanbilatsuan, zorion komunaren nahiaren eta biziraupenaren aldeko borrokaren artean banatutako taldeak lehian ari dira. Emakumeek mugimendu ikaragarri horretan parte hartu zuten, eta nolabaiteko autonomia lortu zuten. Horien artean zegoen Claire Démar saint simonista gaztea, 1833ko martxoan bere 'Appel d' une femme au peuple sur l 'affranchissement de la femme' sinatu zuena. Bertan, ezkontza 'legezko prostituzio' gisa deskribatzen zuen eta oposiziogile errepublikanoei Giza Eskubideen Adierazpena emakumeei zabaltzeko desafioa egiten zien.»
  11. Revue de Paris, Bureau de la Revue de Paris, 1834, 7. or.: «Berarentzat higuingarriena zen Kode Zibilean idatzi genuela emakumeak leial eta esaneko izan behar diola bere senarrari. "Ezkondu ginen", oihu egin zuen, "Kode Zibilaren artikulua aplikatzen dugu. Baina, izan al gara bertan idaztzi zenean? Kodea egokia al da gure nahi eta izaerarako?». Kode Zibilaren aurkako sumindura santu horrek eraman zuen Claire Démar herriari gure erakunde guztien berrikuspen orokorra eskatzera. Claire Démar-ek, berak bakarrik, Batzar Konstituziogilea egitera ausartu zena baino gehiago egin zuen, Batzarra gizonaren eskubideak aldarrikatzera mugatu baitzen. Emakumearen eskubideen deklarazioa aldarrikatu zuen. » (Google livres)
  12. Revue de Paris, Bureau de la Revue de Paris, 1834, 6. or.: «Berak (Suzanne) heroikoki hartzen du bere gain Claire Demarren hitz berri eta ausartaren erantzukizun osoa. Hau ez da erdipurdiko balio-zeinu bat, benetan diotsut.» (Google livre)
  13. «Ehorzketen eguneroko erregistroa, 1833ko abuztuaren 5a, Père-Lachaise hilerria» archives.paris.fr (Visionneuse - Archives de Paris) (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).

Bibliografia aldatu

  • Revue de Paris, Bureau de la Revue de Paris, 1834, 6 et 7. or. (Google books)
  • Suzanne Voilquin, Souvenirs d'une fille du peuple, ou La Saint-simonienne en égypte, 1866, Maspero, Paris, 1978. (Google books)
  • Adrienne Avril de Sainte-Croix, Le Féminisme, Paris, Giard & Brière, 1907.
  • Laure Adler, À l’aube du féminisme, les premières journalistes: 1830-1850, Paris, Payot, 1979.
  • Carole Bitoun, La Révolte au féminin. De 1789 à nos jours, Hugo&Cie, 2007.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu