Clémentine Delait

frantziar emakume bizarduna

Clémentine Delait (Chaumosey, 1865eko martxoaren 5a1939ko apirilaren 5a) frantziako emakume bizarduna. "Frantzian dama ospetsuetan ospetsuena" eta "dama bizartsu baten adibide perfektua".[1][2]

Clémentine Delait

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClémentine Clatteaux
JaiotzaChaumousey1865eko martxoaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaÉpinal1939ko apirilaren 19a (74 urte)
Hobiratze lekuaThaon-les-Vosges
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakostalaria, modeloa eta enpresaburua

Biografia aldatu

Hamazortzi urte zituela hirtsutismoa garatu zuen eta bizarra hazi zitzaion.[2] Hogei urte zituela Thaon-les-Vosgeseko Paul Delaitekin, herriko okina, ezkondu zen, eta harekin kafe bat ireki zuen hirian.[1][3]

1900ean, inauteri batzuetan emakume bizardun bat ikusi eta bera baino bizar hobeago bat hazten utz zezakeela esan zuen. Cémentineren senarrak 500 franko jokatu zituen bere alde eta apustu hurak hainbat bezero erakarri zituen bikotearen kafetegira eta izena aldatu negozioari: Le Café de La Femme à Barbe jarriz (Emakume bizardunaren kafetegia).[4][5]

Clémentinek bere buruaren argazki eta postalak saltzen hasi eta ospetsu bihurtu zen Europan. Parisen eta Londresen jendetsa biltzen zen bera ikusteko. Haren bira areagotu egin zen 1926an alargun geratu ondoren.[6][7][8]

1904an agintarien baimen berezia jaso zuen gizonezkoen arropa eramateko, emakumeek gizonezkoen jantziak erabiltzea legez kanpokoa zenean.[5][9]

Kontakizunen arabera, oso harro zegoen bere bizarrarekin eta asko zaintzen zuen. Charles Grossier, bizargin ohiak, astean hiru aldiz bisitatzen zuen bere bizarra xanpu berezi batekin garbitzeko.[1]

Aitortzak aldatu

  • 1970eko hamarkadan Thaon-les-Vosgesen Clémentine Delaiti eskainitako museoa ireki zen.[7]

Irudiak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Madame Delait eta Pol Ramber (1934). Mes Mémoires de la Femme à Barbe. Èpinal, Société Anonyme de l'Imprimérie Fricotel.[3]
  • Jean Nohain eta François Caradec (1969). La vie exemplaire de la femme à barbe. Clémentine Delait 1865-1939. La Jeune Parque.[10]
  • Patrick Pasky (2013). Clémentine. Le roman de la femme barbe. Publibook Des Ecrivains.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Blume, Mary. (1999-11-05). A French Affair: The Paris Beat, 1965-1998. Simon and Schuster ISBN 978-1-4391-3638-6. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. a b de Herder, Wouter W.. (2020-03). «Clémentine Delait (1865-1934), the most famous bearded lady on the continent in the 20th century» Gynecological Endocrinology: The Official Journal of the International Society of Gynecological Endocrinology 36 (3): 213–217.  doi:10.1080/09513590.2019.1683823. ISSN 1473-0766. PMID 31674848. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  3. a b (Alemanez) «Madame Delait, the bearded lady» www.europeana.eu (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  4. (Ingelesez) Peterkin, Allan. (2001). One Thousand Beards: A Cultural History of Facial Hair. arsenal pulp press ISBN 978-1-55152-107-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  5. a b (Ingelesez) Spurlin, W.; Hayes, J.; Higonnet, Margaret R.. (2010-10-11). Comparatively Queer: Interrogating Identities Across Time and Cultures. Springer ISBN 978-0-230-11344-2. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  6. (Ingelesez) Vincent, Susan J.. (2018-10-04). Hair: An Illustrated History. Bloomsbury Publishing ISBN 978-0-85785-172-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  7. a b (Ingelesez) Nickell, Joe. (2005-09-09). Secrets of the Sideshows. University Press of Kentucky ISBN 978-0-8131-7179-1. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  8. (Frantsesez) Jacquot, Cécile. (2021-05-31). «À la rencontre de la Femme à Barbe de Thaon-les-Vosges» 100% Vosges (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  9. (Ingelesez) Senelick, Laurence. (2000). The Changing Room: Sex, Drag and Theatre. Psychology Press ISBN 978-0-415-15986-9. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  10. (Frantsesez) Nohain, Jean; Caradec, François. (1969). La Vie exemplaire de la femme à barbe: Clémentine Delait 1865-1939. la Jeune parque (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  11. (Frantsesez) Clémentine : Le roman de la femme à barbe, de Patrick Pasky | Roman Historique. 2014-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak aldatu