Citlaltépetl
Citlaltépetl (nahuatlez citlalli-, "izar" eta tepētl, "mendi") edo Pico de Orizaba[2] Mexikoko sumendia da, Mexiko, Puebla eta Veracruz estatuen artean dagoena. 5.636 metroko garaierarekin[3], herrialdeko mendirik gorena da, eta Ipar Amerikako hirugarrena, McKinley eta Loganen ondotik. Krater eliptikoa du: ardatz nagusia 478 metrokoa da eta ardatz txikia 410 metrokoa. Kraterrak 154.830 m2-ko azalera eta 300 m-ko sakonera du. Gailurrean betiereko elurrak daude.
Citlaltépetl Pico de Orizaba | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5.636 m |
Prominentzia | 4.922 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°02′N 97°16′W / 19.03°N 97.27°W |
Honen parte da | Volcanic Seven Summits (en) Seven Third Summits (en) |
Mendikatea | Zeharkako Sumendi-ardatza |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Puebla |
Lehen igoera | F. Maynard eta G. Reynolds, 1848an[1] |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Citlaltépetl Ardatz Neobolkanikoaren eta Ekialdeko Sierra Madreren arteko elkargunean dago, Veracruz hiritik 110 kilometro mendebaldera. Sumendi jardueragabea da, baina ez itzalia. Espainiarrak iritsi zirenetik 1537, 1545-65?, 1566, 1569, 1613, 1630 eta 1687an izan dira erupzioak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Israel C Russell. Volcanoes of North America - A Reading Lesson for Students of Geography and Geology. READ BOOKS, 2010
- ↑ Hizkuntzaren Mexikar Akademiak biak onartu arren, Citlaltépetl hobesten du. Diccionario Geográfico Universal - Letra C. Academia Mexicana de la Lengua (Noiz kontsultatua: 2010-9-26).
- ↑ Orizaba. Sombrilla. University of Texas at San Antonio. p. 23, utsa.edu (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).