Cien razones por las que dejé de ser español

Cien razones por las que dejé de ser español 2006. urtean kaleratu zen Jose Mari Espartzaren liburua da. Liburuak hiru hitzaurre zituen, hurrenez hurren, Galiziako Xosé Luís Méndez Ferrínena, Euskal Herriko Joxe Azurmendirena eta Kataluniako Víctor Alexandrerena. 101. arrazoian liburuaren helburua azaltzen du, bestetik: "Batez ere nafarra bezala idazten dut", "euskaraz ez dakiten nafarrentzat".[1] Liburuak arrakasta izan zuen eta polemikoa izan zen.

'Cien razones por las que dejé de ser español'
Datuak
Argitaratze-data 2006
Generoa Saiakera
Herrialdea  Euskal Herria
Bilduma Orreaga
Orrialdeak 367
Euskaraz
Izenburua 'Espainiarra izateari utzi nion ehun arrazoi'

EdukiaAldatu

Liburuan Espartzak Euskal Herria arriskuan dagoela azaltzen du, poliki-poliki desagertzen ari dela neurri handi batean Espainiaren eraginez. "Espainiaren kontrako biziraupen formula guztiak entseatu ditugu. Hauetako bat bera ere ez du hizkuntza, lurralde, kultura, zuzenbide edo euskal idiosinkrasiaren galera ekidin. Espainia, Frantzia eta American way of life-arekin, desagertu egingo gara. Espainiarekin, Frantziarekin eta American way of life-ekin desagertuko gara".[2][3]

Horren aurrean Espartzak ikusten duen aukera bakarra independentziarena da. Munduan ez dago herririk, lortu izanez gero, damutu denik. Eta horretarako arrazoiak soberan ditugu.

Iritzi hauetan oinarrituta idazleak independentziaren aldeko ehun arrazoi ematen ditu, beti ironia eta sarkasmoa erabiliz; baita ere, gaien arabera, xamurtasuna. Arrazoiak bost esparrutan antolatuta daude:

  • Kontatu zidaten arrazoiak ("Las razones que me contaron"). Historian oinarritutako ideiak dira.
  • Bizi izan nituen arrazoiak ("Las razones que viví"). Haren autobiografian oinarritutako argudioak.
  • Liburuetan gordetzen ziren arrazoiak ("Las razones que guardaban los libros")
  • Arrotzen arrazoiak ("Las razones del extranjero"). Kanpotik etorritako bidaiarengan aurkitutako zergatikoak
  • Edalontzia gainezkatu zuten arrazoiak ("Las razones que sobraron el vaso"). Zergatiok politika garaikidean aurkitzen ditu idazleak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu