Chrono des Nations
txirrindularitza lasterketa
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1982 | ||
Ekitaldi kopurua | 43 (urtea: 2024) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Stefan Küng | ||
Garaipen gehien lortu duena | Pascal Lance (4 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Chrono des Nations (euskeraz: Nazioen erlojupekoa) egun bakarreko txirrindularitza lasterketa da, urtero, urriaren hirugarren asteburuan, Frantziako Vendée eskualdeko Les Herbiers udalerriaren inguruan antolatzen dena. Proba hau banakako erlojupeko formatuan jokatzen da.
Historia
aldatu1982an sortua, Chrono des Herbiers zuen jatorrizko izena. Hasieran amateurrentzako lasterketa zen, baina 1995etik aurrera, profesionala bihurtu zen. Gaur egun UCI Europe Tourreko egutegiaren barruan dago, 1.1. mailan.
1987an sortu zen emakumezkoen proba,[3] eta geroago gazte mailako beste lasterketak ere gehitu ziren.
2006an gaur egungo izena Chrono des Nations hartu eta 2004an desagertutako Nazioen Sari Nagusia ordezkatu zuen.
Palmaresa
aldatuOharrak:
- 1982 eta 1987 arteko probak, amateurrentzako izan ziren.
- 1995ean bi proba jokatu ziren, Jan Karlssonek irabazi zuen amateurrena eta Pascal Lancek profesionalena.
- 1988 eta 1994 arteko ekitaldiak "Open" formatuan jokatu ziren, amateur zein profesionalentzako irekiak zirelako.