Chronica Naierensis

Chronica naiarensis» orritik birbideratua)

Chronica Naierensis (eusk. Naiarako Kronika) Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioan XII. mendeko azken laurdenean latinez idatzitako kronika da.[1] Isidoro Sibiliakoaren lana eta Corpus pelagianum iturritzat harturik munduko historia azaltzen du, Hasieratik XII. menderaino.[2]

Chronica Naierensis
Crónica najerense.jpg
Datuak
Generoa Kronika
Jatorrizko izenburua Chronica Naierensis
Hizkuntza Latina
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Euskaraz
Izenburua Naiarako Kronika

Kronika hurrengo historiografiarako iturri bilakatu zen: Liber regumentzat,[3] Rodrigo Semenez Arradakoaren De rebus Hispaniaerentzat, Lukas Tuikoaren Chronicon mundirentzat edota Alfontso X.a Gaztelakoaren Estoria de Españarentzat.

ErreferentziakAldatu

  1. Antonio Ubieto Arteta, ed. Crónica najerense. Zaragoza: Anubar ISBN 978-84-7013-201-8.
  2. Montaner Frutos, Alberto; Escobar, Ángel. (2001). El Carmen Campidoctoris y la materia cidiana. in: Carmen Campidoctoris o Poema latino del Campeador. Madril: Sociedad Estatal España Nuevo Milenio, 93-100 or..
  3. Bautista, Francisco. (2009-6-7). «Sancho II y Rodrigo Campeador en la Chronica naierensis» e-Spania.

Kanpo estekakAldatu