Christoph Martin Wieland
Christoph Martin Wieland (Oberholzheim, Biberachtik hurbil, Alemania, 1733ko irailaren 5a - Weimar, Saxonia-Weimar, Alemania, 1813ko urtarrilaren 20a) alemaniar poeta eta idazlea izan zen.
Christoph Martin Wieland | |
---|---|
(1805) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oberholzheim (en) eta Biberach an der Riß, 1733ko irailaren 5a |
Herrialdea | Biberach an der Riß |
Heriotza | Weimar, 1813ko urtarrilaren 20a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Thomas Adam Wieland |
Ama | Regine Catherine Kick |
Ezkontidea(k) | Anna Dorothea Wieland (en) (1765eko urriaren 21a - 1801eko azaroaren 9a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kloster Berge school (en) Tübingengo Unibertsitatea (1750 - 1752) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta legelari-poeta |
Enplegatzailea(k) | University of Erfurt (en) (1769 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Claude-Joseph Dorat (en) |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Academy of Science for Public Utility (en) Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Zientzien Bavariar Akademia |
Biografia
aldatuApaiz protestante baten semea zen, eta Suitzan eman zuen gaztaroa. Bere lehen olerkietan erlijioa zuen gai nagusia: Sympathien (1755, Sinpatia).
1760. urtean Biberachera itzuli zen eta kargu politikoak izan zituen. Frantses idazle ilustratuak eta greziar klasikoak miretsi zituen, Geschichte des Agathon (1766-1767, Agatonen historia) literatura-obrak islatzen duenez.
1769an Erfurtko Unibertsitateko Filosofiako irakasle egin zuten, eta Argien Mendeko Despotismoaren alde agertu zen Der Goldene Spiegel (1772, Urrezko ispilua) alegian.
Weimarreko gorteko irakasle egin zuten, eta Der Deutsche Merkur agerkari eraginkorra sortu zuen. Ondoren idatzi zituen Die Geschichte der Abderiten (1774-1778, Abderitarren historia) satira eta Oberon (1780) poema fantastikoen bilduma.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christoph Martin Wieland |