Christoph Mäckler

arkitekto alemaniarra

Christoph Mäckler (Frankfurt, Alemania, 1951ko apirilaren 17a) arkitektoa da.

Christoph Mäckler

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1951ko apirilaren 17a (72 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Frankfurt am Main eta Dortmund
Enplegatzailea(k)Technical University of Dortmund (en) Itzuli
KidetzaAssociation of German Architects (en) Itzuli
Neuer Portikus erakusketa-etxea (Frankfurt), Christoph Mäcklerrek diseinatua.

Bizitza aldatu

Darmstadteko eta Aachengo unibertsitateetan ikasi zuen arkitektura. 1976tik 1978ra, O.M. Ungersekin eta Gottfried Böhmekin lan egin zuen. Berlinen, Schinkel sari ospetsua lortu zuen 1979an. Behin titulu hori lortu zuenean, lehenengo estudioa zabaldu zuen jaioterrian, arkitektura- eta hirigintza-lanetan aritzeko. Handik hiru urtera, hiri horretako udalean lan egin zuen. 1987an, Frankfurterako proiektua erakutsi zuen Berlingo Arkitektura Museoan. 1988an, Berlingo Kunsthallen erakutsi zuen bere lana, eta, handik urtebetera, Parisen. 1991n, Veneziako Biurtekoan parte hartzeko hautatu zuten. Irakasle gisa aritu da Kasselen, Braunschweigen eta Napolin.

Egin dituen lanen artean, aipagarriak dira Sossenheim haurtzaindegia eta Arte Institutuaren eraikinaren zabaltze-lanak Frankfurten, Konstantzako aintzirako etxebizitzak, Berlingo Kulturagunea, Negoziogunea Lindencorson (1993) eta Kantziler Federalaren kabinetea (1994).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christoph Mäckler