Chono
amerindiarrak
Chono Txileko eremu australean Chiloé uhartediaren hegoaldea eta Taitao penintsularen arteko uharte eta kanaletan bizi izan ziren talde indigena nomadak izendatzeko erabiltzen den izen generikoa da. Bertan bizi izan ziren historiaurreko garaietatik, XVIII. mendearen amaierara arte edo oraintsuagoko garaietara arte. Nomadak ziren eta beren jarduera nagusia itsas otsoaren ehiza, gizonek egindako arrantza eta emakumeek egindako algen eta itsaskien bilketa zen; txakurrak ere hazten zituzten eta beren ilearekin oihal zakarrak ehuntzen zituzten. Eztabaida dago talde hauen homogeneotasun etnikoari buruz eta hegoalderagoko alakalufe edo kawésqarrekin duten ahaidetasunari buruz.
Chono | |
---|---|
Dalka bat, chonoek erabiltzen zuten ontzia. | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Chono hizkuntza | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Kanpo estekak
aldatu