Che (2008ko filma)
Che 2008ko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Ernesto "Che" Guevara argentinar iraultzaile ospetsuaren bizitzan oinarritua dago. Benicio del Toro aktoreak antzeztu zuen.
Film osoak 4 ordu eta erdi irauten zuenez, zinemetan bi zatitan banatua proiektatu zen: Che 1. Zatia: Argentinarra eta Che 2. Zatia: Gerrilla.
2008ko maiatzaren 21ean Cannesko Zinemaldian estreinatu zen eta Gizonezko aktore onenaren Saria irabazi zuen (Benicio del Toro). Gizonezko aktore onenaren Goya Saria eta Gizonezko zuzendari artistiko onenaren Goya Saria (Antxon Gómez) ere irabazi zuen.
Argumentua
aldatuArgentinarra
aldatuErnesto "Che" Guevara (Benicio del Toro) argentinar iraultzaile Fidel Castroren (Demian Bichir) agindupeko kubatar iraultzaile taldearekin batera Kubako Iraultzan Sierra Maestran egon zenekoa kontatzen du, 1956ko abenduan Granma ontzian lehorreratu zirenetik hasi eta 1952tik estatubatuarrek babesarekin gobernuan zegoen Fulgencio Batista kubatar diktadorearen ihesa arteraino.
Gerrilla
aldatuKubako Iraultzak arrakasta izan ondoren, Fidel Castroren gobernuaren lehenbiziko urteetan, Chek Kuba utzi eta 1960ko hamarkadaren erdialdera Boliviara joango da, bertan, Ramón ezizenez andear herrialdea askatuko duen iraultza bat gidatzeko asmoa baitu.
Aktoreak
aldatuArgentinarra
aldatu- Benicio del Toro - Che Guevara
- Benjamín Benítez - Harry Villegas (Pombo)
- Julia Ormond - Lisa Howard
- Franka Potente - Tamara Bunke (Tania)
- Armando Riesco - Dariel Alarcón Ramírez (Benigno)
- Catalina Sandino Moreno - Aleida March
- Demian Bichir - Fidel Castro
- Rodrigo Santoro - Raúl Castro
- Santiago Cabrera - Camilo Cienfuegos
- Vladimir Cruz - Ramiro Valdés
- Jorge Perugorría - Juan Vitalio Acuña Núñez (Vilo)
- Elvira Mínguez - Celia Sánchez.
- Edgar Ramírez - Ciro Redondo
- Alfredo De Quesada - Israel Pardo
- Roberto Santana - Juan Almeida Bosque
- Victor Rasuk - Rogelio Acevedo
Gerrilla
aldatu- Benicio del Toro - Che Guevara
- Franka Potente - Tamara Bunke (Tania)
- Matt Damon - Fr. Schwartz
- Lou Diamond Phillips - Mario Monje
- Kahlil Méndez - Leonardo Tamayo (Urbano)
- Julia Ormond - Lisa Howard
- Jorge Perugorría - Juan Vitalio Acuña Núñez (Vilo)
- Demián Bichir - Fidel Castro
- Catalina Sandino Moreno - Aleida March
- Rodrigo Santoro - Raúl Castro
- Gastón Pauls - Ciro Bustos, (Argentinarra)
- Óscar Jaenada - David Adriazola Veizaga (Darío)
- Rubén Ochandiano - Eliseo Reyes Rodríguez (Rolando)
- Marc-André Grondin - Régis Debray
- Carlos Acosta-Milian - Antonio Domínguez Flores