Chasco

abizen
Chasco
Datuak
Esanahia Sasi edo etxe erroetatik.
Jatorrizko eskualdea Nafarroako Erresuma, Euskal Herria.
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Chasio, Echasco eta Echazco.
Eratorriak Echazco

Chasco edo Txasko abizena Los Arcos-en (Nafarroa) duen jatorrizko euskal abizena da. Nafarroan bertan (Viana) eta Araban (Santa Cruz de Campezo) ere baditu adarrak.

Historia eta heraldikaAldatu

Euskal jatorriko leinu odolgarbi eta ospetsua da. Familiaren oinetxe zaharrena Lizarrako alderdi judizialeko Los Arcos herrian dago. Horrenbestez, ondorengoek Názar, Piedramillera, Torralba del Río, Zúñiga eta Esprontzeda hurbileko herrietara lekualdatu ziren. Historian zehar, familiaren osakideek behin eta berriz frogatu dute bere noblezia. Gaur egun, Los Arcos-en, XIV. mendeko familiaren etxe-jauregia dago dorre eta armagintza-armategiarekin edertua, hau da, familiako armekin atondua, plaza nagusiaren eta katedralaren aurrean. Hiri horretan bertan, Chasco familiak beste leinu noble batzuekin erlazionatu zen, hala nola, Alba odolgarbiekin. Gainera, Juan Chasco, Los Arcos-en finkatua, beti egon zen Estatu Nobleek parrokiako klaustroan egiten zuten batzarretan eta herriko agintaria izan zen, notarioen testigantza ugariek frogatzen duten bezala.

Abizena 1307[1]koa da baina 1798. urtera arte ez ziren nobleziaren espedienteak lortu. Los Arcos herrian dagoen etxean agertu zen armarria bereizten du. Bere heraldika pinu batez osatuta dago, lehoi ibiltari bat dagoela, enborraren oinean zulatua, urratuta dagoena; zuhaitzaren alde bakoitzean gaztelu bat dauka. Vicente de Cadenas eta Vicenten[2] arabera, beste ezkutu bat dago: urdina, zilarrezko giltza duena, makila bezala jarrita eta eskuinaldean urrezko giltza batekin lagunduta dagoena.

 
Txasko familia edo lainuaren armarriak.

EtimologiaAldatu

Euskaltzaindiaren arabera , gaur egungo euskal hiztunek oraingo euskarazko tx eta k hartu beharko lituzkete, orain arte Chasco idazten zena Txasko[3] ordezkatuz.

Ortografia tradizionala Oraingo ortografia akademikoa
Chasco Txasko

"Chasco" edo "Txasko" leinuaren jatorria eta etimologia ez dituzte historialari askok aztertu. Hori dela eta, familia honen jatorriaz hitz egiten duten liburu gutxi daude. Abizen honen jakintsuen artean Don Alfredo Basan eruditoa aurkitzen dugu. Jarraian, abizena aztertzen duten lan batzuk agertzen dira:

  • Euskal deituren izendegia (Philippe Oyhamburu):

Chasco : Etxazko ("etxea" eletik) edo Sasko ("sasi" berbatik).

  • Euskal abizenak ( Endika de Mogrobejo ):

Txasko : Zarika (Sasiz betetako lurra).

Bukatzeko, bi egileek bat egin dute abizenaren etimologia "sasi" eratorriarekin. Hori guztia kontuan izanik ere eta autore biek euskal sustraiak edo erroak bilatzen saiatu diren arren, "etxe" edo "sasi" terminoetatik, ezin da ezer sinisgarri esan horri buruz.

 
Txasko abizenaren banaketa Iberiar Penintsulan.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lacarra, José María. (1972). El juramento de los reyes de Navarra (1234-1329). Real Academia de la Historia Noiz kontsultatua: 2019-12-24.
  2. «Viana Digital Archive - Vianako Heraldika: Apellido Chasco en Repertorio de blasones...» Viana Digital Archive - Heráldica de Viana Noiz kontsultatua: 2019-12-24.
  3. Real Academia de la Lengua Vasca, Euskaltzaindia. (PDF) Euskal deiturak. Noiz kontsultatua: 2019-12-29.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu