Charsaddako Unibertsitatearen aurkako erasoa

Charsadda Unibertsitatearen aurkako eraso terrorista 2016ko urtarrilaren 20an egin zuen gaur egun oraindik identifikatu gabeko talde armatu integrista batek. Bacha Jan Unibertsitateko ikasle eta irakasleen aurka tiro egiten sartu ziren ikasgeletan zein ikasle-egoitzetan. Hogeita bost pertsona baino gehiago hil zituzten eta lau erasotzaile. Hasiera batean talibanen talde batek erreibindikatu zuen, Geedar fakzioa, baina gero talibanek erreibindikazioa ezeztatu zuten eta erasoa kondenatu egin zuten.[1] Charsadda Jaiber Pajtunjuá probintzian dago, Afganistango mugatik gertu.

Erasoa aldatu

Goizeko 9:30etan lau gizon geletan eta etxebizitzetan sartu ziren ikasleen eta irakasleen aurka tiroka. Armak aparte eztanda egiteko prestatutako gerrikoak zeramatzaten. Goiz horretan unibertsitatean Shaukat Ali Yousafzairen heriotzaren urtemugan poesia errezitaldi bat ospatu behar zen. Lehenengo biktimak seguritateko arduradunak izan ziren.

Unibertsitate hori 2012an sortua da, nekazal inguru batean. Zonaldeak aurretik antzeko eraso integristak pairatu behar izan ditu: 2014an inguruko eskola batean 130 ikasle hil zituzten.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu