Charles Willard Moore

arkitekto estatubatuarra

Charles Willard Moore (Benton Harbor, Michigan, AEB, 1925eko urriaren 31Austin, Texas, AEB, 1993ko abenduaren 16a) estatubatuar arkitektoa izan zen.

Charles Willard Moore

Bizitza
JaiotzaBenton Harbor (Michigan)1925eko urriaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAustin
HeriotzaAustin1993ko abenduaren 16a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea 1947) Bachelor of Architecture (en) Itzuli
Princeton University School of Architecture (en) Itzuli 1957) Doktoretza : Arkitektura
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Texasko Unibertsitatea Austinen
Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaarkitektura postmodernoa
New Orleanseko Piazza d'Italia.

Biografia aldatu

Arkitektura Michiganeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1957an filosofiako doktoregoa lortu zuen Princetoneko Unibertsitatean. 1991n Moore-Anderson architects sortu zuen. Robert Venturi, Romualdo Giurgola, Turnbull, Esherick, eta abarrek osatutako arkitekto belaunaldikoa da Moore.

Bizitasuna da arkitekto horien guztien ezaugarrietako bat. Moore artista jantzia zen, sentiberatasun handikoa; haren lanen artean aipatzekoak dira Orindo etxea (Kalifornia, 1962), piramide-itxurako sabaia duena, eta urte horretan bertan egin zuen merkataritza eraikina. Sonomako (Kalifornia) konderriko zurezko etxeak (1963-1965) eta Sea Ranch kirol-elkartea garai horretako arkitekturaren beste bi adibide dira, zeinetan maisutasun handiz txertatzen duen eraikina paisaiaren barruan. Aipagarriak ditu bestalde: Santa Cruzeko Unibertsitateko Kresge College (1966-1974); Berlingo Tegel Harbor Housing (1980-1987), etxebizitza saila eta denbora librerako guneak Berlingo kaian; Rancho de Santa Feko Jaiokundeko eliza (Kalifornia, 1990). 1977-1979 urteen bitartean New Orleanseko Piazza d´Italia egin zuen, hizkuntza postmodernoaren oinarritzat hartzen dena.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Willard Moore