Charles Kingsley
Charles Kingsley (Holne, Devon, Ingalaterra, 1819 – Eversley, Hampshire, Ingalaterra, 1875) idazle britainiarra izan zen.
Charles Kingsley | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Devon, 1819ko ekainaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Devon, 1875eko urtarrilaren 23a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Beaulieu Abbey (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Charles Kingsley |
Ezkontidea(k) | Frances Kingsley (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko King's College Magdalene College (en) ![]() Bristol Grammar School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | klerikoa, historialaria, idazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, haur literaturaren idazlea, poeta eta apaiza |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Ingalaterrako Eliza anglikanismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
aldatuApaiz anglikanoa zen. Sozialismo kristaua delakoaren sortzaileetariko bat izan zen. Oso ospetsu egin zen J.H. Newmanekin izan zuen liburu bidezko eztabaida gogorraren ondorioz.
Saiakerak, erakustaldiak, olerki lirikoak idatzi zituen, baina gaur egun eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Yeast (1848, Hartzidura) eta Alton Locke (1850) eleberrietan gai soziala erabili zuen, helburu didaktikoekin.
Eleberri historikoak landuagoak eta biribilagoak dira: West-ward ho! (1885, Mendebal aldera!); Hereward the wake (1866, Hereward zelataria).
Darwinen teoriak garai hartan onartu zituen apaiz bakarretakoa izan zen Kingsley, eta haurrentzako kontakizun batean azaldu zituen: The water-babies (1863, Uretako haurrak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Kingsley |