Charles Gates Dawes
Charles Gates Dawes (Marietta, 1865eko abuztuaren 27 – Chicago, 1951ko apirilaren 23a) Estatu Batuetako politikaria eta finantza-gizona izan zen. Estatu Batuetako lehendakariorde izan zen 1925etik 1929ra, eta enbaxadore, Britainia Handian 1929tik 1932ra. Dawes Plana egin zuen: Alemaniak gerran eragindako gastuak ordaindu behar zituen, baina Alemaniako ekonomia gehiago ahuldu gabe. 1925ean, Bakearen Nobel saria jaso zuen, Austen Chamberlain politikariarekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu