Charles F. Voegelin

hizkuntzalari estatubatuarra

Charles Frederick Voegelin, Charles (Carl) Frederick Voegelin, (New York, 1906-1986) Estatu Batuetako hizkuntzalari ospetsua izan zen. Batez ere amerindiar hizkuntzak aztertu zituen.

Charles F. Voegelin
president of the Linguistic Society of America (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNew York1906ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1986ko maiatzaren 22a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Erminie Wheeler-Voegelin (en) Itzuli
Florence M. Voegelin (en) Itzuli
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Paul V. Kroskrity (en) Itzuli
Kenneth L. Hale
Dell Hymes
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta idazlea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Gurasoka Charles eta Elizabeth Herbst-Sepilius Voegelin ziren. Stanfordko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1932an Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleynen irakasle gisa lanean hasi zen. Han Robert Lowie eta Alfred Louis Kroeber antropologoak ezagutu zituen. Lasten amerindiak hizkuntzen ikerketan gailendu zen; Mary Rosamund Haasekin batera gaur egun erabiltzen den hizkuntza horien sailkapena sortu zuen. 1933an shawnee artean landa-ikerketa egin zuen. 1936an Yale Unibertsitatean hizkuntzalaritza gradua eskuratu zuen.

1941 Indianako Unibertsitatean antropologia irakasle gisa aritu zen eta Erminie Wheeler-Voegelinekin ezkondu zen. 1964an hizkuntzalaritza irakaslea izen zen. 1978an Hawaiiko Unibertsitatearen irakaslea izendatu zuten. American Anthropological Associationen partaidea eta Linguistic Society of Americaren presidentea izan zen. Leonard Bloomfield, Eli Lilly,eta Morris Swadesh ikerlariekin korrespondetzia aberatsa izan zuen.[1]

Aportazioak aldatu

Obra aldatu

Aldizkari desberdinetan idatzi zuen, esaterako Franz Boasek sortutako International Journal of American Linguistics eta Language, the American Anthropologist. Liburu garrantzitsuak ere plazaratu zituen:

  • The Shawnee Female Deity (1936)
  • Tubatulabal texts (1935)
  • Tubatulabal grammar (1935)
  • Shawnee Stems and the Jacob P. Dunn Miami Dictionary (1938)
  • Hopi stems (1957)
  • Linguistics and Anthropology (1975)
  • Classification and Index of the World's Languages (1977)

Erreferentziak aldatu

  1. Charles F. Voegelin and Leonard Bloomfield. "Correspondence in Ojibwa". Anthropological Linguistics , 35.liburuki, 1/4, A Retrospective of the Journal Anthropological Linguistics: Selected Papers, 1959-1985 (1993), 399-420 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu