Charles James Booth (1840ko martxoaren 30a – 1916ko azaroaren 23a) Britainia Handiko gizarte-ikertzailea, positibista eta erreformatzailea izan zen, ezaguna izan zena XIX. mendearen bukaeran Londresko klase langileari buruzko azterlan filantropiko berritzaileengatik.

Charles Booth

31. president of the Royal Statistical Society (en) Itzuli

1892 - 1894
Frederic J. Mouat (en) Itzuli - Thomas Farrer, 1st Baron Farrer (en) Itzuli
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaLiverpool1840ko martxoaren 30a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLeicester1916ko azaroaren 23a (76 urte)
Hobiratze lekuaTomb Of Charles Booth, Approx.12M. North Of Nave Of The Church Of St Andrew (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Booth
AmaEmily Fletcher
Ezkontidea(k)Mary Booth (en) Itzuli  (1871ko apirilaren 29a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, estatistikaria eta politikaria
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Statistical Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberala (Erresuma Batua)

Find a Grave: 2434 Edit the value on Wikidata
Liburuko irudi bat, Whitechapel barrutia agertzen duena.

Haren lanik ospetsuena Life and Labour of the People in London da (Jendearen bizitza eta lana Londresen), lehendabiziko edizioan bi liburukitan argitaratu zena 1889-1891 bitartean, baina hamazazpi liburukitan hirugarren ediziorako, 1902-1903 bitartean. Obra horretan, XIX. mendearen bukaerako Londresko klase langilearen bizitzak eta lanbideak aztertu zituen, eta aberastasuna eta pobrezia mailakatu kalez kale.

Pobreziaz egin ikerketak direla-eta, administrazio sozialaren gurasoetakotzat hartu izan da Charles Booth. Izan ere, haren lanak eragintza handia izan zuen XX. mendearen hasieran pobreziaz hartu ziren politiken gainean, eta lagundu zuen abian jartzen zaharraroko pentsioak eta doako otorduak eskoletan.

Kanpo estekak

aldatu