Chaplin (filma)
Chaplin 1992ko biografia filma da, Richard Attenborough ingeles zinemagileak zuzendu zuena. Izenburuak ongi adierazten duen bezala, Charles Chaplin ingeles aktore, gidoigile eta zuzendari ospetsuaren bizitzari buruzkoa da. Chaplinen beraren My Autobiography ("Nire Autobiografia") eta David Robinson zinema kritikariak idatzitako Chaplin: His Life and Art ("Chaplin: Bere Bizitza eta Artea") liburuetan oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Marisa Tomei, Moira Kelly, Dan Aykroyd, Penelope Ann Miller eta Kevin Kline izan ziren antzezle nagusiak.
Hiru Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, baina ez zuen bat bera ere irabazi.
Argumentua
aldatuCharles Chaplinen (Robert Downey Jr.) bizitzari buruzko filma. Chaplin ingeles usadioan hain sustraitua dagoen baudeville antzerkiko aktoreez osaturiko Londresko familia batean jaio zen. Aita alkohol zalekeriaren ondorioz hil zen, ama aldiz kemen handiko eemakumea izanik familia aurrera atera eta gaixotasun mentala jasaten zuenez psikiatriko batean hil zen. Chaplin aktore konpainia batean antzezten hasi eta AEBetan antzezlanak antzeztuz bira burutu zuen. Han Mack Sennett (Dan Aykroyd) ekoizlearekin kontratua sinatu eta bere dohai komikoak erakusten hasi zen. Antzezteaz gain, antzezten zituen filmak zuzentzen eta argumentuak idazten hasi zen, honela mundu osoan ospetsu bilakatu zen etxerik gabeko ibiltariaren pertsonaia sortu zuen. Bere maitasun bizitza oso nahasia izan zen: lauetan ezkonduz. D. W. Griffith zuzendaria eta Mary Pickford (Maria Pitillo) eta Douglas Fairbanks (Kevin Kline) aktoreekin batera United Artists ekoiztetxe ezaguna sortu zuen. Gutxiengoen eskubideen defentsaren aldeko ekintzailea izanik, Bigarren Mundu Gerraren hasieran estatubatuar eskuindarrek ezkertiar edo "komunista" izatea leporatu zioten, hortaz, gerra amaitzean Amerikarren Aurkako Jarduera Batzordeak aitortzera deitu zuen. Hori egin beharrean, Europara itzuli, Suitzan bizitzen jarri eta ez zen 1972. urterarte AEBtara gehiago itzuli, hain zuzen ere urte hartan Ohorezko Oscar saria eman zitzaiolarik.
Aktoreak
aldatu- Robert Downey Jr.: Charles Chaplin
- Anthony Hopkins: George Hayden
- Geraldine Chaplin: Hannah Chaplin
- Paul Rhys: Sydney Chaplin
- John Thaw: Fred Karno
- Moira Kelly: Hetty Kelly/Oona O'Neill Chaplin
- Dan Aykroyd: Mack Sennett
- Milla Jovovich: Mildred Harris
- Marisa Tomei: Mabel Normand
- Penelope Ann Miller: Edna Purviance
- Kevin Kline: Douglas Fairbanks
- Maria Pitillo: Mary Pickford
- Kevin Dunn: J. Edgar Hoover
- Deborah Moore: Lita Grey (Deborah Maria Moore)
- Diane Lane: Paulette Goddard
- Nancy Travis: Joan Barry
- James Woods: Joseph Scott
- David Duchovny: Roland Totheroh
Kanpo estekak
aldatu- Chaplin filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)