Changeling (filma)

Changeling (euskaraz Elkartrukea) 2008ko Clint Eastwood estatubatuar zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako drama filma bat da. Angelina Jolie, John Malkovich, Amy Ryan, Geoff Pierson, Jeffrey Donovan, Jason Butler Harner, Colm Feore, Michael Kelly eta Gattlin Griffith aktoreek antzeztu zuten. 1920ko hamarkadan jazotako Winevilleko oilategiko hilketen kasuan oinarritua dago, hartan haurreen hilketa eta elkartrukeak gauzatu ziren.

Changeling (filma)
Angelina Jolie on the set of Changeling by Monique Autrey (cropped).jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2008
Jatorrizko izenburua Changeling
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, Krimenezko filma eta misteriozko zinema
Iraupena 140 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Wineville Chicken Coop Murders (en) Itzuli
Grabazio lekua(k) Long Beach
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Clint Eastwood
Gidoigilea(k) J. Michael Straczynski
Antzezlea(k)
Angelina Jolie
John Malkovich
Riki Lindhome
Michael Kelly
Jeffrey Donovan
Amy Ryan
Geoff Pierson
Colm Feore
Jason Butler Harner
Denis O'Hare
Frank Wood
Peter Gerety
Reed Birney
Gattlin Griffith
Dale Dickey
Eddie Alderson (en) Itzuli
Joshua Logan Moore
Zach Mills
Peter Breitmayer
Lily Knight
Gregg Binkley
Devon Gearhart
Jen Lilley















[[Kategoria:Eddie Alderson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






Ekoizpena
Ekoizlea Clint Eastwood
Brian Grazer
Ron Howard
Robert Lorenz



Konpainia ekoizlea Imagine Entertainment (en) Itzuli
Malpaso Productions
Relativity Media (en) Itzuli
[[Kategoria:Imagine Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Relativity Media (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Joel Cox (en) Itzuli
Gary D. Roach (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Clint Eastwood
Argazki-zuzendaria Tom Stern
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles
Argumentu nagusia heriotza zigorra
Historia
[[National Board of Review: Top Ten Films (en) ]]
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Angelina Jolie

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Tom Stern

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

James J. Murakami (en) , Gary Fettis (en)
Kanpo estekak
changelingmovie.net

Hiru Oscar Sarietarako eta zortzi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen. Canneseko Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1928, Los Angeles. Christine Collins (Angelina Jolie) bere semea aztarnarik laga gabe desagertu berri den ama ezkongabea da. Hilabete batzuk beranduago, poliziak mutikoa topatu berri duela berri emango diote, baina hura ikusi bezain azkar, Christine bere semea ez dela jabetuko da.

Halere, poliziak hura dela hainbeste errepikatu eta gertatutakoarekin hain nahasia dagoenez, mutikoa bere etxera eraman baina poliziari bilaketarekin jarrai dezala eskatuko die. Poliziak nola edo hala kasua itxi eta bere burua zurituz hedabideetan nahiz jendaurrean ikerketa arrakastatsua izan dela azalerazi nahi du, hortaz Christine berearekin jarraitzen duela ikusirik erotzat jo eta iritzi publikoaren aurrean ama axolagabetzat aurkeztuko du. Azkenean, Christinek beregan sinistu eta bere benetazko semea topatzeko ahaleginean lagunduko duen Briegleb (John Malkovich) erreberendoarekin topo egingo du.

Bitartean, desagerketaren kasua argitzeko lanari ekingo dio izen euskalduneko polizia batek, Lester Ybarrak (Michael Kelly).

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu