Katalauniako Zelaietako Gudua

Chalonseko Zelaietako Gudua» orritik birbideratua)

Katalauniako Zelaietako Gudua edo Chalonseko Gudua 451eko ekainean gertatu zen, oraingo Châlons-en-Champagne herrian, gaur egungo Champagne-Ardenne eskualdean (Frantzia).

Katalauniako Zelaietako Gudua
Data451ko ekainaren 20
LekuaEgungo Châlons-en-Champagne inguruan
Koordenatuak49°00′N 4°30′E / 49°N 4.5°E / 49; 4.5
EmaitzaHunoen porrota eta erromatar/bisigodoen garaipen estrategikoa
Gudulariak
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Bisigodoak
Frankoak
Burgundiarrak
Saxoiak
Alanoak
Hunoak
Ostrogodoak
Rugioak
Esziroak
Turingioak
Bastarnoak
Alamanak
Gepidoak
Heruloak
Buruzagiak
Flavio Aezio
Teodoriko I.a
Meroveo[1]
Gondioc
Sangiban
Atila
Valamiro
Ardariko
Berik
Indarra
50.000-80.000 50.000-80.000
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak, baina asko

Bertan, Flavio Aezioren gudarosteak Atilaren gudarostearen aurka borrokatu zuen. Mendebaldeko Erromatar Inperioko gudaroste konfederatua, bisigodoz, alanoz, frankoz eta erromatarrez osaturik zegoen. Hunoena, berriz, heruloez, ostrogodoez, burgundiarrez, gepidoez, turingiarrez, hunoez eta beste hainbat herrietako jendez.

Gudu horretan bertan, Teodoriko I.a errege bisigodoa hil zen, eta, orduan bertan, bere seme zen Turismundo izendatu zuten bisigodoen errege. Teodorikoren heriotzak, indar gehiago eman zien oraindik bisigodoei, eta Atilaren ostrogodoak atzera bidali zituzten. Atilak, bere helburua lortzerik ez zuela ikusi zuenean, bere gudarosteko pertsona batzuei, kanpamentura joan eta ehortz sutzar bat prestatzeko esan zien. Izan ere, Flavio Aezioren kontraerasoaren beldur baitzen. Baina jeneral erromatarrak ez zuen halakorik egin, eta Atilari joaten utzi zion.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Davies, Norman, Europe:A History, (Oxford University Press, 1996), 232.

Kanpo estekak aldatu