Chaillot jauregia

Chaillot Jauregia» orritik birbideratua)

Chaillot jauregia, Frantziako Paris hiriburuaren 16. barrutian dagoen jauregi bat da, Trocadéro plazan eta Chaillot muinoan. 1937ko Nazioarteko Erakustazokako Léon Azéma, Jacques Carlu eta Louis-Hippolyte Boileau arkitektoek eraiki zuten, aurrez zegoen Trocadéro jauregia ordezkatzeko. Eiffel Dorrearen parean dago, Sena ibaiaren eskuineko ibarrean.

Chaillot jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 16. barrutia
Koordenatuak48°51′44″N 2°17′17″E / 48.86234°N 2.28807°E / 48.86234; 2.28807
Map
Altitudea63 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne (1937)
ErabiltzaileaThéâtre national de Chaillot (en) Itzuli
Musée de l'Homme (en) Itzuli
Musée national de la Marine de Paris (en) Itzuli
Cité de l'architecture et du patrimoine (en) Itzuli
Frantziako Zinemateka - 2005
North Atlantic Council (en) Itzuli 1952 - 1959
Arkitektura
ArkitektoaLéon Azéma (en) Itzuli
Louis-Hippolyte Boileau (en) Itzuli
Jacques Carlu (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00086706
Webgune ofiziala

Jauregia neogotiko estiloko bi pabilioiez osatua dago, Senara jaisten diren 195 metroko bi hegalekin. Bata bestearengandik Trocadéro lorategira begira dagoen ordoki batez bananduak daude. 55.000 m²-ko azaleran, eraikinak hiru museo ditu: Itsas Armadaren Museoa, Gizonaren Museoa eta Arkitekturaren Museoa, bai eta Chailloteko Antzoki Nazionala ere.

1948ko abenduaren 10ean, jauregi honetan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. Horregatik, 1985ean, orduko François Mitterrand frantziar presidentearen ekimenez ordokiak Askatasunen eta Giza Eskubideen plaza izena jaso zuen.

Kanpo estekak aldatu