Chac Xulub Chengo kronikak

Chac Xulub Chengo kronikak edo Nakuk Pecheko kronika . Kronika hauek interes handia dute nahiz eta Mexikotik kanpo oso ezagunak ez izan. Egilea, Nakuk Pech, Chac Xulub Chen, gaur egun Chicxulub, herriko agintaria indigena zen (Yucatánen) eta alfabeto latindarra erabiliz, 1562an,[1] kronika horiek idatzi zituen. Testua ez da oso luzea baina konkistaren gertaeretatik oso gertu idatzia izan zen. Nakun Pechek konkistaren prozesua kontatu zuen, espainiarrak agertu zirenetik 1554 arte.[2]

Nakuk Pech oso gizon informatua zen eta bere testuan berak ikusitako gertaerekin batera, beste iturrietatik jasotakoak kontatu zituen. Yucatango maia hizkuntzaz idatzi zuen eta horretarako alfabeto latinarraren moldaketa batez baliatu zen. Bere kasua ez zen bakarra izan ezen Juan de Herrera frantzizkotar fraideak, 1546an, Meridan, sortu zuen eskola bat bertako maia gazteei irakasteko; Izamalen, bestetik, Juan de la Torre fraideak maia hizkuntzaren soinuak alfabetora moldatzeko lana egina zuen.

Chac Xulub Chen Kronikak liburuak duen balore nagusia konkistaren informazioa indigenen ikuspuntutik eta ez garaileen ikuspuntutik ematen digula izan daiteke baina baita ere maia herrien tradizioei buruzko datuak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Ah Nakuk Pech: Crónica de Chac Xulub Chen, Crónicas de la conquista. Mexiko: UNAM, 1950.
  • Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México. Mexiko: FCE, 1992.