Cet obscur objet du désir

Cet obscur objet du désir, euskaraz "Desioaren helburu ilun hori", gaztelaniaz "Ese oscuro objeto del deseo", Luis Buñuel zuzendari aragoiarrak zuzendu zuen asken filma izan zen. Gidoia Pierre Louÿs idazlearen eleberri bat hartzen du oinarri gisa, La femme et le pantin, euskaraz, "Emakumea eta gizagaixoa". Buñuelen filma guztietan bezala, historian elementu surrealistak tartekatzen dira.[1]

 Cet obscur objet du désir
Jatorria
Argitaratze-data1977
IzenburuaCet obscur objet du désir
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Hizkuntzafrantsesa eta gaztelania
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Woman and the Puppet (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Lausana, Paris, Madril eta Suitza
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luis Buñuel
Gidoigilea(k)Luis Buñuel
Jean-Claude Carrière
Pierre Louÿs


Antzezlea(k)
Fernando Rey
Carole Bouquet
Ángela Molina
Milena Vukotic
Julien Bertheau
André Lacombe (en) Itzuli
André Weber (en) Itzuli
Bernard Musson
Ellen Bahl
Isabelle Sadoyan (mul) Itzuli
Jacques Debary
Jean-Claude Montalban (mul) Itzuli
María Asquerino
Marguerite Muni
Piéral (en) Itzuli
Roger Ibáñez (en) Itzuli
Michel Piccoli
Guy Montagné
Mario David
Richard Leduc (en) Itzuli





[[Kategoria:André Lacombe (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:André Weber (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Isabelle Sadoyan (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jean-Claude Montalban (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Piéral (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Roger Ibáñez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Richard Leduc (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSerge Silberman
EdizioaHélène Plemiannikov (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaPierre Guffroy (mul) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner
Argazki-zuzendariaEdmond Richard
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0075824 Filmaffinity: 832071 Allocine: 81258 Rottentomatoes: m/that_obscure_object_of_desire Allmovie: am17354 TCM: 92716 Metacritic: movie/that-obscure-object-of-desire TV.com: movies/that-obscure-object-of-desire-cet-obscur-objet-du-desir Edit the value on Wikidata

Gertakizunak

aldatu

Mathieu Faber, protagonista, Sevillatik Madrilera trenez doa. Bidaia hastear dagoenean kubo bat ur hartu eta geltokian dagoen emakume gazte bati burutik behera botatzen dio. Ondoren, tren-konpartimenduko bidaiarikideei emakume horrekin, Conchita izenekoa, izan duen harreman korapilotsua azaltzen die. Oinarrian deskubritzen du harreman sado-masokista bat non Conchitak haren gorputzaren bidez Mathieu erabat menperatu egin du nahiz eta harreman sexualak inoiz ez izan. Historian gertaera biolentoak tartekatzen dira, mota askotako atentatuak eta erasoak.

Bi emakume protagonista

aldatu

Hasiera batean filmearen emakumezko protagonista Maria Schneider izan behar zen baina hasieratik arazo franko sortu zituen. Azkenik, filmatik aparte gelditu zen baina Buñueli paper bera egiteko bi emakume desberdinak erabiltzeko ideia gelditu zitzaion. Horrela, Carole Bouquet eta Ángela Molina Conchita izan ziren, zenbait ezaugarri desberdinak adieraziz: lehendabizikoa hotzagoa, bigarrena sentsualagoa.

Misoginia

aldatu

Film honetan ere Buñuelek bere misoginia erakusten du. Esaterako, behin eta berriro zaku baten sinboloa errepikatu egiten da, batzutan Mathieu berak eramana. Filmearen une batean Mathieuren maiordomoak zakuaren esanahia argituko digu: "zer pentsatzen duzu emakumeetaz?" galdetuta, zera erantzuten du: "nire lagun filosofo batek dio emakumeak zaborrez betetako zakuak direla". Zenbait uneetan ere Mathieuk Conchitaren aurka biolentzia erabiliko du, honek. odolestuta, bere plazerra erakutsiz.

Erotismoa

aldatu

Filmean zenbait eszenetan Conchita biluzik agertuko da eta hori garaiko zinemagintzan aretoetara publiko ugari erakarri zuen. Dena dela, erotismo ilunena eta gogorrena ikusten ez dena izango zen, batez ere Conchitak Mathieuren erabilera sadikoa erakusten duenean.

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu