Zestodo

Tenia izena ere ematen zaien platihelminteen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Cestoda klasea osatzen dute.
Cestoda» orritik birbideratua)

Zestodoak (Cestoda) platihelminteen filumeko zenbait animalia metazooez esaten da. Animalia bizkarroiak dira, ugaztunen barrunbeetan bizi direnak. Egituraz luzexkak dira, digestio-aparaturik gabeak.

Zestodo
270 Ma-0 Ma[1]

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaPlatyhelminthes
Klasea Cestoda
Rudolphi, 1808
Azpibanaketa

Zestodoak digeritzen hasitako elikagaiez inguratuta egoten dira digestio-aparatuan, eta beren gorputz-azal guztitik elikadura xurgatzeko gai dira. Gorputza buruaz, heltzeko kakoez eta arraren eta emearen ugal sistemak dituzten eraztunez edo segmentuz eratua dute. Zestodoen bizitza-zikloan bi ostalari behar dira, lehenengoa bigarrenaren harraparia, jalea, izan ohi delarik. Segmentu helduak, milaka arrautza ernaldu dituztela, gorotzetan ateratzen dira lehenengo ostalariaren gorputzetik; arrautzetatik enbrioiak ernetzen dira, gero larba bihurtu eta bigarren ostalariaren hesteetan bizkarroi bihurtzen dira. 13 ordena bereizten dira zestodoen artean: tetrafilidoak, ziklofilidoak eta nipoteniidoak, besteak beste. Tenia da klase honetako animaliarik ezagunena.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu

  1. «Tapeworm Eggs Discovered in 270-Million-Year-Old Fossil Shark Feces» ScienceDaily 2013-1-30.