Katsura edo karamelu-zuhaitza (Cercidiphyllum japonicum) Cercidiphyllaceae familiaren lore eta hosto erorkorrez osatutako zuhaitz bat da.

Katsura
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSaxifragales
FamiliaCercidiphyllaceae (en) Cercidiphyllaceae
GeneroaCercidiphyllum
Espeziea Cercidiphyllum japonicum
Banaketa mapa

Katsura batzuetan karamelu-usain arin bat igortzen baitu hostoak erortzean.

1881ean sartu zen Japoniatik.[1]

Hostoak.
Antzinako espezimena (Japonia). Katsura zaharren diametroa nekez izaten da 2 metrotik gorakoa.[2],[3],[4].
Katsurako zurezko panela (enborraren ebaketa bertikala), bereziki Go joko-ontzietarako erabiltzen dena.

Egoera, presioak, mehatxuak… aldatu

Espezie hori arriskuan dago Txinan, baina zenbait herrialdetan zuhaitz apaingarri gisa erabiltzen da.

Deskribapena aldatu

Zuhaitz horrek 30 edo 45 m har ditzake jatorrizko eremuan (Japonia, Korea, Txina), baina ez dirudi 15 m baino gehiago dituenik Europan.

Hostoak kordiformeak dira (bihotz formakoak) eta marjina almenaduna dute. Judeako zuhaitzaren antzekoak dira (hortik dator Cercidiphyllum generoaren izena, "Cercisko hostoak" esan nahi duena).

Udazkenean, kolore arrosatik horira itzultzen dira erori aurretik.

Espeziea dioikoa da. Parasitoekiko erresistentetzat hartzen da.

Lore diskretuak udaberriaren hasieran agertzen dira (martxoa/apirila). Fruituak bi eta lau fruitu luzanga bitartekoak dira, 1-1,8 cm luze eta 2-3 mm zabal. Fruitu bakoitzak hegalkin hazi batzuk ditu.

Banaketa aldatu

Japonia, Korea, Txina.

Erabilera aldatu

Batzuetan, egur ilun eta gogorra erabiltzen da goban diseinatzeko, go jokoaren taula baita.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Andrews, S. (1998, 1999). Tree of the Year: Cercidiphyllum japonicum. International Dendrology Society Yearbook 1997: 17-45; 1998: 33-38.
  3. Flora of China: Cercidiphyllum japonicum.
  4. Chen, C., Liu, Y-H., Fu, C-X., & Qiu, Y-X. (2010). New microsatellite markers for the rare plant Cercidiphyllum japonicum and their utility for Cercidiphyllum magnificum. Amer. J. Bot. 97 (9): e82–e84 full text[Betiko hautsitako esteka].

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.