Celinda Arregui

idazle txiletarra

Celinda Adela Arregui Quezada, "Celinda Arregui de Rodicio" izenarekin ezaguna (Santiago, Txile, 1864ko uztailaren 25a - 1941eko apirila ) Txileko politikaria, idazlea, irakaslea eta aktibista feminista izan zen, Txilen emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik ezaguna.

Celinda Arregui

(1921)
Bizitza
JaiotzaSantiago, 1864
Herrialdea Txile
Heriotza1941eko apirila (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta irakaslea
KidetzaNational Council of Women (Chile) (en) Itzuli

Biografia aldatu

Celinda Arregui Santiagon jaio zen 1864an, Balbino Arregui eta Isabel Quezada izan ziren haren gurasoak- 1891ko Gerra Zibilean espioi gisa parte hartu zuen Quillotako telegrafoan, Kongresuaren aldeko Batzorde Iraultzailearentzat.1903ko irailaren 26an Pegerto Rodicio Pérez espainiarrarekin ezkondu zen.[1]

1919an, Eloísa Díaz, Beatriz Letelier, Hayra Guerrero de Sommerville, Isaura Dinator de Guzmán, Juana de Aguirre Cerda, Carmela de Laso eta Fresia Escobarrekin batera, Emakumeen Kontseilu Nazionala sortu zuen. "Emakumeen eskubideen defentsan aktiboki parte hartu zuena" 1924an Emakumeen Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen Rebeca Varas, E. Brady eta Gabriela Barrosekin batera, besteak beste; emakumeek bozkatzeko eskubidea lortzeko lehen lege proiektuetako bat idatzi zuten.[2]

1927an Bando Femenino izenekoa sortu zuen, hainbat emakume feminista biltzen zituen erakundea eta 1920ko hamarkadaren amaieran emakumeen eskubideen aldeko mugimenduaren inguruan indarrak batzea zuen helburua; gainera, 1929an Santiagon egin zen Emakumeen Amerikar Arteko Kongresua antolatu zuen

Lanak aldatu

  • Manual de telegrafía eléctrica, teórico práctico: con los últimos adelantos sobre la telegrafía sin hilos para los estudiantes del ramo (Valparaíso: Impr. Gillet, 1901).
  • La telegrafia sin hilos: sistema Marconi y Telefunken prácticamente al alcance de todos (Santiago: Editorial Zig-Zag, 1916).[3]
  • Los niños vagabundos y la criminalidad infantil (1918).
  • Laborando (Santiago: Impr. Cervantes, 1921).[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Aniversario quillota2013» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  2. «Partidos políticos femeninos» fc.aulavirtualpucv.cl (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  3. Rodicio, Celinda Arregui de. (). La telegrafia sin hilos: sistema Marconi y Telefunken practicamente al alcance de todos. Emp. zig-zag (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  4. Yumpu.com. «laborando-celinda-arregui-de-rodicio» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

Kanpo estekak aldatu