Cavendish laborategia

Cavendish Laboratory» orritik birbideratua)

Cavendish laborategia, ingelesez: Cavendish Laboratory, Ingalaterrako Cambridge Unibertsitatearen Fisika saileko laborategia da, eta Fisika Zientziaen Eskolaren barnean dago. Henry Cavendish ingeles zientzialariaren omenezko izena darama.

Cavendish laborategia
Cavendish Laboratory
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCambridgeshire
County council areaCambridgeshire
Non-metropolitan districtCambridge
Koordenatuak52°12′33″N 0°05′33″E / 52.2092°N 0.0925°E / 52.2092; 0.0925
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1874
Izenaren jatorriaHenry Cavendish
William Cavendish, 7th Duke of Devonshire (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1874an ikasleentzako heziketarako laborategia bezala sortua izan zen. Hasieran batean Museo Berrietan zegoen, Cambridge udalerriaren erdigunean, baina leku arazoak zirela medio, 1970eko hamarkadaren hasieran udalerriaren mendebaldean dagoen Madingley Road eremura lekualdatua izan zen.

Laborategia

aldatu

Laborategi honek mundu mailan eta bereziki heziketa eta ikerketa arloan ospea badu, bertatik zientzialari eta ikertzaile nabarmen ugari igaro direlako da, tartean Nobel Sariaren 27 irabazle.

James Clerk Maxwell laborategiaren sortzaileetako bat izan zen eta Cavendishko lehen fisika irakaslea. Joseph John Thomson ere bertako irakasle izan zen, 1919an Ernest Rutherford laborategiko zuzendaria izan zen.

Kanpo estekak

aldatu