Catherine Bauer Wurster

arkitektoa, hiri planifikatzailea eta etxebizitza publikoaren defendatzailea

Catherine Bauer Wurster, jaiotzez, Catherine Krause Bauer Wurster (Elizabeth, AEB, 1905eko maiatzaren 11 - Mount Tamalpais, AEB, 1964ko azaroaren 21a) arkitektoa, hiri-planifikatzaile eta Estatu Batuetako etxebizitza publikoaren defendatzailea izan zen. "Houser"-etako kide izan zen. Houser taldea diru-sarrera gutxiko familientzako etxebizitza eskuragarriaren alde egiten zuen plangintza-egilea zen. Errotik aldatu zituen etxebizitza sozialaren praktika eta Estatu Batuetako legea.[1]

Catherine Bauer Wurster

Bizitza
JaiotzaElizabeth (New Jersey)1905eko maiatzaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMount Tamalpais (en) Itzuli1964ko azaroaren 21a (59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)William Wurster
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Vassar College (en) Itzuli
Cornell University College of Architecture, Art, and Planning (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, policymaker (en) Itzuli eta hezitzailea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

Cornellgo Unibertsitatean arkitekturako ikasle gisa urtebete eman ondoren, Vassar Collegera joan eta 1926an graduatu zen. Handik urte gutxira, Bauer Wurster New Yorken bizi zen. Garai hartan, Depresio Handiaren estratifikazio sozioekonomikoa erakusten zuten hiriek. Egoera horren ondorioz, AEBetako etxebizitza-estandarra zalantzan jartzen hasi zen, Europako gizarte-politiken arrakastak eta modernismo arkitektonikoaren sorrerak bultzatuta, Europan urtebetez bizitzeko aukera izan baitzuen. Zenbait artikulu idatzi zituen. Horietako batzuk The New York Times Magazinek argitaratu zituen 1928an. Horren ondorioz, Harcourt Bracerekin lan egin zuen eta Lewis Mumford hirigilea ezagutu zuen. Hark Amerikako Plangintza Eskualde Elkartea aurkeztu zion.

1931n, Catherine Bauer Philip Johnson-en laguntzailea izan zen Modern Architecture: International Exhibition erakusketaren inaugurazioan. 1932an egin zen, New York hiriko Arte Modernoaren Museoan, eta, gainera, etxebizitza-atala gainbegiratu zuen. Erakusketa Estatu Batuetan International Style sartzeko eta 1937ko Etxebizitza Legea onartzeko baldintzak sortu zituen gertaera handienetako bat izan zen.

1932an beste bidaia bat egin zuen Europara, Lewis Munfordekin batera, etxebizitza sozialaren joerei buruzko ikerketekin jarraitzeko. Modern Housingen (1934) lanean laburbildu zen. Horixe izan zen, hain zuzen ere, AEBetako estatubatuar batek etxebizitzei buruz idatzitako mota horretako lehen zeharkako azterketa konparatibo eta zehatza. Estatistikak, arkitektura- eta soziologia-azterketa, lehen eskuko behaketa eta planifikaziotik sortzen ari zen diziplinaren oinarriak erabili zituen (Bauer-ek ekarpen ugari egin zizkion).[2] Liburuak, Lehen Mundu Gerraren ondorengo urteetan etxebizitzaren teoriaren historia eta bilakaera, deskribapen trinkoa eta Europan etxebizitzaren eta planifikazio fisiko eta sozialaren arloan egindako zenbait lorpenen eztabaida probokatzailea eragin zuen, Estatu Batuek Europako esperientziatik ikas zitzaketen eta ikasi behar zituzten aplikazio eta ikasgaiez. Irudiz hornitua, testuan deskribatutako gertaeren dozenaka argazki zituen liburuak, eta eranskin zehatza zuen, jatorri eleaniztuneko material sorta zabal bati buruzkoa.[3]

Aktibismoa aldatu

Maria Simkovitchen, Lewis Mumforden, Clarence Stein-en eta etxebizitzaren eta hiri-plangintzaren azterketan parte hartu zuten beste askoren konpainian, Bauer-ek interes komuna aurkitu zuen gizakiaren eta bere ingurumenaren arteko harremanari buruz, behartsuenen inguruko kezkari buruz, eta politika publikoaren erreformak eragin handia izan zuen; hala, bizitza bereziki aktiboa eta eraginkorra eragin zuen.

Hurrengo urteetan, Ameriketako Lurralde Plangintza Elkartean Langileentzako Etxebizitzen Konferentziako (LHC) eta Ameriketako Lan Federazioko Etxebizitza Batzordeko idazkari exekutiboa izan zen.

Bien bitartean, AEBetako etxebizitzaren egoera krisian zegoen: dozenaka mila pertsonak etxea galdu zuen hipoteka-exekuzioaren ondorioz. Berak aktibismorantz jo zuen, eta hauxe esan zuen:

“Gobernuak etxebizitzarako ematen dituen diru-laguntzak etxebizitzari buruzko legedi federal baten bidez soilik lor litezke".

Washingtonen, Robert Wagner senatariak eta Henry B. Steagall ordezkariak proposatutakoaren arabera, Etxebizitzaren Lege bihurtu zena egiten lagundu zuen, langileen eta etxebizitza behar duten pertsonen interesei begirako proiektua.

1937ko Estatu Batuetako Etxebizitza Legea onartu ondoren (etxebizitza iraunkorrak alokatzeko lehen programa ezarri zuen), Bauer Estatu Batuetako Etxebizitza Publikoaren Agintaritza berrirako Ikerketa eta Informazio zuzendari eta hainbat agentzia federal eta lokaletan aholkulari aritu zen.

Irakaskuntza aldatu

1950ean, William Wurster, – senarra– Berkeleyko Arkitektura Eskolako dekano bihurtu zenean, Catherine Bauer irakasle gonbidatu hasi zen eskolak ematen, eta gero lanpostu iraunkorra lortu zuen Unibertsitateko Hiri eta Lurralde Antolamendu Sailean, eta kargu hori hil arte bete zuen. Urte horietan, Nazio Batuetako aholkularia izan zen, garatze-bidean zeuden herrialdeetako etxebizitza-arazoei buruz bidaiatu, idatzi eta aholkatu zuen, eta Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zerbitzuaren, Etxebizitza eta Finantza Etxearen Agentziaren eta Erroldaren Bulegoaren aholkulari aritu zen. Planifikazioan eta Amerikako Gizarte Elkartean ere aritu zen, Aholku Batzorde Demokratikoan, eta Planifikatzaileen Ameriketako Institutuko ohorezko kide izendatu zuten. 1960an, Eisenhower presidenteak Helburu Nazionalei buruzko Batzorde bat izendatu zuenean, Goals For Americansen agertzen zen hiri-inguruneari buruzko atala prestatzera gonbidatu zuen. 1964an, Kaliforniako Etxebizitza Arazoetarako Gobernadorearen Aholku Batzordeari lagundu zion batez ere.

Aintzatespenak aldatu

  • 'American Society of Planning Officials' eta 'American Institute of Planners' saritu zuten, Estatu Batuetako etxebizitza sozialaren garapenean egindako ekarpenengatik, 1937an Etxebizitza Publikoaren Legea onartzeko egindako lana barne. Robert C. Weaver Federal Building irudi apaingarridun busto batek apaintzen du eraikinaren atarte nagusia (hegoaldea).[4]

Argitalpenak aldatu

Bere bibliografiak laurogei artikulu, liburu eta liburuxka baino gehiago ditu. Batzuk etxebizitza sustatzeko jardueren katalogoak dira, beste batzuk arkitekturari, hirien funtzioei eta hiriko bizimoduei buruzko iruzkin humanistak. Besteak beste:

  • Bauer, Catherine (1934). Modern Housing. Cambridge: Riverside Press. 
  • Bauer Wurster, Catherine. (marzo de 1965). «The Social Front of Modern Architecture in the 1930s» Journal of the Society of Architectural Historians 24 (1): 48–52..

Kaliforniako Unibertsitateko Bancroft Liburutegian, bere idazki, gutun eta artikuluen zirriborro guztiak aurki daitezke, baita bere egunkari pertsonal batzuk ere, senarrak hil ondoren emandakoak.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Oberlander, H. Peter; Newbrun, Eva M.. (2011-11-01). Houser: The Life and Work of Catherine Bauer, 1905-64. UBC Press ISBN 978-0-7748-4200-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  2. «Zeilenbau orientation and Heliotropic housing» Solar House History 18 de noviembre de 2013.
  3. Marciani, Florencia. (29 de abril de 2015). «Catherine Bauer Wurster 1905-1964» Un día | una arquitecta.
  4. "Bust of Late Catherine Bauer Wurster Placed in HUD Building," Journal of Housing, 1968.
  5. «Catherine Bauer Wurster Papers, 1931-1964» Online Archive of California.

Kanpo estekak aldatu