Casino Miami Jai-Alai
Casino Miami Jai-Alai (lehen Miami Jai-Alai Fronton deitua) 6.500 ikuslearentzako lekua duen estadio eta kasinoa da, Miamiko 3500 N.W. 37. Etorbidean dagoena.[1] Bertan zorizko joko eta zesta puntaz gain, musika emanaldiak ere egiten dituzte, The Allman Brothers Band, Black Sabbath, Bruce Springsteen eta Frank Sinatra ere egonda.[2]
Casino Miami Jai-Alai | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Koordenatuak | 25°48′26″N 80°15′25″W / 25.807336°N 80.256811°W |
![]() | |
Webgune ofiziala | |
1926an eraikia, 1970eko eta 1980ko hamarkadatan hiriko espektakulu nagusienetariko bat izan zen, AEBetako Jai alai pilotaleku nagusietako bat. Izan ere, pilota partidu batean ikusle gehien izan dituen ekitaldia ospatu zuen, 1975eko abenduaren 27an 15.502 lagun bildu zituelako. Garai haietan "zesta puntaren Yankee Stadium" (ingelesez: The Yankee Stadium of Jai Alai) ezizena zuen.
Hala ere, pilotarien greba eta jendarteko gustuen aldaketaren ondorioz, negozioa galdu egin zen. Porrot egin ondoren, ABC Funding taldeko enpresa batek 2014an erosi zuen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jai-alai.info. Miami Jai-alai. .
- ↑ setlist.fm. Jai-Alai Fronton, Miami, FL, USA Concert Setlists. .
- ↑ Hale, Nathan. Miami Casino Sells For $155M In Ch. 11 Auction - Law360. (Noiz kontsultatua: 2014-11-19).