Carrióngo Ituna

Carrióngo ituna» orritik birbideratua)

Carriongo Ituna Leongo eta Gaztelako errege Alfontso VII.aren eta Erramun Berenger IV.aren arteko hitzarmena izan zen, 1140ko otsailaren 22an Carrión de los Condesen (Palentziako probintzia) sinatutakoa Gartzia Remiritz buru zuen Iruñeko Erresuma banatzeko helburuarekin. Erramun Berenguer IV.a Ramiro II.aren alaba Petronilarekin ezkondurik zegoenez gero, Aragoiko Erresuma gobernatzen zuen de facto eta, beraz, Aragoiko Erresumaren izenean negoziatu zuen.

Carrión de los Condesko Santa Maria eliza

Ituna aldatu

Itunaren arabera, Ebro ibaiaren ezkerraldean zeuden hiri eta eskualdeak Gaztelako Erresumaren menpean geratuko ziren; 1137 eta 1140 arteko Nafarroa eta Aragoi arteko gudan Gartzia Remiritzek okupatu zituen herri eta eskualdeak Erramun Berenger IV.ak eskuratuko zituen; gainontzekoa hiru zatitan banatuko zuten: bata, Lizarra tartean, Alfontso VII.arentzat izango zen, eta beste biak, Iruñea tartean, Aragoiko Erresumarentzat.[1]

Garai hartan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetako erregeek itun askotan banatu zuten Iruñeko Erresuma: 1151, 1157 eta 1198an hain zuzen ere. Itun guzti horien arabera, behin erresuma konkistatuta sinatzaileen arteko muga berria Argan kokatuko zuten. Nafarroa ez zen itunaren gai bakarra; Bartzelonako kondeak Gaztelako erregeari gorazarre egin eta Calatayud, Daroca eta Tarazona eman zizkion, gaztelarrek Zaragozari uko egitearen truke.[2] [3]

Ondorioak aldatu

Erramun Berenger IV.ak 1140 urteko uda baino lehen Iruñeko Erresuma eraso zuen, Longida eta Iruñean sartu, eta Ejea de los Caballerosen Gartzia Remiritz mendean hartu.

Gaztelako Erresumak, berriz, armada Nafarroarantz hurbildu eta Calahorran kokatu zuen kanpamendua. Nafar erregea bidera irten, Alfaron kanpatu eta borrokaldi batzuk izan ziren. Alfontso VII.a, Aragoiko Erresumak Nafarroa konkistatzeko gai ez zela uste zuenez, negoziatzen hasi zen Iruñeko erregearekin, bere lehengusu eta Tolosako konde Alfontso II.aren bitartez. Nafarren ordezkari nagusiak Iruñeko apezpiku Antso Larrosa eta Tuterako elizako priorea izan ziren.

1140ko urriaren 25ean, bake ituna finkatzeko, Iruñeko infanta Zuria eta Alfontso VII.aren lehensemearen, orduan zazpi urte zituen Antsoren, arteko ezkontza adostu zuten. Ezkontza gudu-zelaian bertan egin zuten, eta artean adingabea zen nafar infanta Gaztelako gortean geratu zen. Erramun Berenger IV.ak ez zuen bake itunean parte hartu nahi izan, eta Nafarroako mugak erasotzeari ekin zion.

Erreferentziak aldatu

  1. Hona hemen Tomás Urzainkik "La Navarra marítima" bere liburuan argitaratutako testua:
    (Gaztelaniaz) "Este es el convenio y la concordia que hicieron entre sí el ilustre Alfonso VII, emperador de Hispania, y Ramón Berenguer IV, conde de Barcelona y príncipe de los aragoneses. Fundamentalmente se pusieron de acuerdo en lo que respecta a la tierra que tiene García, el rey de los pamploneses, a saber: que el citado emperador Alfonso tenga de ella Marañon y toda la tierra que desde el Ebro hacia Pamplona tenía su abuelo el rey Alfonso VI el día que murió; por otra parte, del resto de la tierra que tiene el rey García, que el cónsul de los barceloneses tenga toda la que le pertenece al reino de Aragón, sin rendir homenaje de ella, tal como la poseyeron en su tiempo los reyes Sancho Ramírez y Pedro I; de la otra tierra de Pamplona, por la que los reyes Sancho y Pedro hicieron homenaje a Alfonso VI, rey de León, que Alfonso tenga la tercera parte de ella y el conde de los barceloneses Ramón las otras dos terceras partes; y por estas dos terceras partes que preste al emperador Alfonso el mismo homenaje que prestaron los reyes Sancho y Pedro al Rey Alfonso VI,abuelo del emperador alfonso. Por otro lado, que en la tercera parte del emperador esté el castillo de Estella y en las dos partes del conde la ciudad de Iruña. Además de eso, el venerable emperador Alfonso y el ilustre conde de los barceloneses Ramón se pusieron de acuerdo en esto: que cualquiera que fuere e modo en que pudieran recuperar o adquirir las tierras de Pamplona que habían de ser repartidas según se ha dicho, ya fuera por los dos a la vez, por uno sin el otro o por sus hombres, que el emperador tuviera la tercera parte y el citado conde las otras dos hasta qe la adquiriesen totalmente. Y cuando todo sea adquirido, que lo dividan entre sí en el modo prescrito y que lo posean firmemente. Este convenio y concordia fue realizado en Carrión nueve días antes de las Kalendas de marzo, el año de la encarnación del Señor CXXXVIII después del milésimo, era milésima CLXXVIII, año 1139, en presencia de don Berenguer, obispo de Salamanca, Bernardo, obispo de Sigüenza, Pedro, obispo electo de Burgos, y diez y ocho condes y nobles que se hallan presentes en la curia del emperador"
  2. Bolòs, Jordi: "Diccionari de la Catalunya medieval (ss. VI-XV)". Edicions 62, Bartzelona, 2000. ISBN 84-297-4706-0.
  3. F. Xavier Hernández, "Història militar de Catalunya" ISBN 84-232-0638-6

Kanpo estekak aldatu