Carolina Escobar Sarti

Guatemalako idazlea eta feminista

Carolina Escobar Sarti ( Guatemala, 1960ko abenduaren 11) feminista, idazlea, unibertsitate irakaslea eta gizarte ikertzailea da. La Alianza elkartearen buru izanik beste elkarte eta komunikabideren kide eta sustatzailea da, hala nola, Colectiva de Mujeres en las Artes, Plaza Pública eta Agencia Ocote.

Carolina Escobar Sarti

Carolina Escobar Sarti, giza eskubideen aldeko ekintzaile feminista, Movimiento ATD Cuarto Mundo Guatemalaren "Aquí donde vivimos" liburuaren aurkezpenean.
Bizitza
JaiotzaGuatemala1960ko abenduaren 1a (63 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Mariano Galvez (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea eta poeta

2019an Olof Palme domina jaso zuen La Alianza elkarteko buru izanik sexu indarkeria eta pertsonen trafikoaren biktima diren haur eta nerabeen defentsan egindako lanagatik. Forbes aldizkariaren arabera, Latinoamerikako 100 emakume garrantzitsuenetariko bat.

Ibilbidea aldatu

Letretan lizentziatu zen Universidad del Valle-n, ondoren, Latinoamerikako Gizarte Zientzien Fakultatean (FLACSO) Biztanleria eta Garapena espezialitatea atera zuen. Rafael Landívar Unibertsitatean masterra egin zuen hispanoamerikako literaturaren gainean eta azkenik, Salamancako Unibertsitatean, Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoretza atera zuen. [1]

Unibertsitateetako irakaslea izan da, hala nola, Universidad del Valle eta Rafael Landívar Unibertsitatean. Irakasle gonbidatu gisa aritu da Guatemalako San Carlos Unibertsitatean eta hainbat hitzaldi eman ditu ere Ertamerikako, Estatu Batuetako eta Europako unibertsitateetan.

Guatemalako La Alianza elkartearean sortzailea eta zuzendaria da, non sexu indarkeria eta pertsonen salerosketa pairatu duten neskatoen eskubideen alde egiten duen. [2] [3] [4] Lan horretan, Nazio Batuen Erakundea-Guatemala bezalako nazioarteko entitateekin lankidetzan aritu da. [5]

Colectiva de Mujeres en las Artes taldearen sortzaileetako bat da, non poesia garatu eta sustatzen duen. [6] Era berean, Agencia Ocote bezalako komunikazio proiektu alternatiboetan parte hartzen du. [7] Ehunka iritzi artikulu idatzi ditu tokiko hedabideetan, batez ere Prensa Libre-n, baita nazioarteko aldizkari eta egunkarietan ere. [8]

Hainbat erakunderen parte da, hala nola, Comité Internacional 17 de octubre Cuarto Mundo, Paris; [9] Ocote Komunikazio Agentziaren Aholku Kontseilua[10]; Plaza Pública egunkariaren Erredakzio Batzordea [11] edo Kulturaren Deszentralizaziorako Ekarpena egiten duen Administrazio Kontseilua, ADESCA, besteak beste. [12] [13]

Sariak aldatu

  • 2000. urtean UNICEF Saria Komunikazioari, prentsan idatziko artikulu onenari. [14] [15]
  • 2016an, Lawrence-eko Liburu Azokak, Massachusetts, AEB, Guatemalako literaturaren ordezkari gisa omendu zuen.
  • 2019an, Forbes aldizkariak Latinoamerikako 100 emakume boteretsuenen artean izendatu zuen. [16] [17]
  • 2019an, Olof Palme Domina jaso zuen Olof Palme Nazioarteko Fundazioaren eskutik. [3] [2]
  • 2020an, Forbes aldizkariak Ertamerikako 100 emakume boteretsuenen artean izendatu zuen[16][17]
  • 2021ean, Forbes aldizkariak Ertamerikako 100 emakume boteretsuenen artean izendatu zuen[16][17]

Argitalpenak aldatu

Literarioak aldatu

  • La penúltima luz (Ediciones El Pensativo, 1999)
  • Palabras sonámbulas (Editorial CES, 2001)
  • Rasgar el silencio (Editorial Palo de Hormigo, 2003)
  • No somos poetas (F&G Editores, 2006)
  • Patria mi cuerpo: historia de una mujer desnuda (F&G Editores, 2009)
  • Te devuelvo las llaves (F&G Editores, 2010)
  • Exiliarse del corazón: cartografía de amor y resistencia (Editorial Cultura, 2012)
  • Nada pesa (F&G Editores, 2017)
  • Diarios de saliva y encierro (F&G Editores, 2021)

Antologiak aldatu

  • Antología de la poesía guatemalteca del siglo XX. Colección Guatemala 2. Compilador Enrique Noriega. (Editorial Cultura, 2015).
  • Reinventar esta vida. Colectiva de Mujeres en las Artes y ODHA. (2014)
  • Transitando entre la subjetividad poética y la comunicación. Antología de poetas guatemaltecas. Compiladora Rossana Estrada. (USAC, 2009)
  • Antología de poesía erótica escrita por mujeres en lengua castellana. Al filo del gozo, de Marisa y Socorro Trejo Sirvent (Editorial Viento al hombro, Guadalajara, 2008)
  • Las palabras pueden: los escritores y la infancia (UNICEF-PMA, 2007)
  • La herida en el sol-Poesía contemporánea centroamericana (1957 - 2007), (Universidad Nacional Autónoma de México 2007)
  • Mujer, cuerpo y palabra, de Myron Alberto Ávila (Editorial Torremozas. Madrid 2004)
  • Trilogía poética de las mujeres en hispanoamérica, Rebeldes. Compiladora Leticia Luna. (Universidad Autónoma México. 2004)
  • Mujer, desnudez y palabras. Compiladora Luz Méndez de la Vega. (Artemis Edinter. Guatemala,2002)
  • Río. Semanario de Cultura y Arte. (México, junio de 2002)
  • Voces de Posguerra. Compiladores Rossana Estrada y Romeo Moguel (Fundación Guatemalteca para el Desarrollo del Arte. Guatemala, 2001)
  • Messengers of the Rain/ Mensajeros de la Lluvia . Antología de poesía latinoamericana. Groundwood Books. Estados Unidos, 2001)[13]

Saiakerak aldatu

  • Los pequeños pasos en un camino minado: Migración, niñez y juventud en Centroamérica y el sur de México (2008).

Egilekidetasuna aldatu

  • Reinventar esta vida (2013).[6]
  • Espejismo o realidad: historias más allá del solvente y la basura (2014).[18]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu