Carmen Velacoracho de Lara

idazlea, kazetaria, editorea eta feminista

Carmen Velacoracho de Lara (La Solana, Ciudad Real, 1880Madril, 1960) idazlea, kazetaria, editorea, feminista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile eta monarkista hispano-kubatarra izan zen. El libro amarillo (Liburu horia) XX. mendearen hasieran Kuban argitaratutako feminismoaren aldeko manifestuaren egilekidea izan zen, Pio Fernández de Lara bere senarrarekin batera.

Carmen Velacoracho de Lara
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Velacoracho de Lara
JaiotzaLa Solana, 1880
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1960 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta sufragettea

Ibilbidea aldatu

Digna Collazorekin elkarlanean, 1918an Alderdi Feminista sortu zuen, bai eta XX. mendearen hasieran Aspiraciones en Cuba izeneko emakumeen erakundea ere. Bestalde, hainbat emakume-argitalpenen zuzendaria izan zen, besteak beste, Aspiraciones astekaria —haren sortzailea izan zen 1912an— eta Realidades, La voz de la mujer eta Revista Protectora de la Mujer aldizkariak; gainera, Mujeres Españolas aldizkariaren erredaktore burua izan zen, 1929an sortua.

1920ko hamarkadan Estatu Batuetan bizi izan zen. Ondoren, 1928an Habanan El descubrimiento de América filma estreinatu zuen. Film horrek sari bat jaso zuen Madrileko Zinematografiaren Espainiako lehen Biltzarrean, urte berean.

1931n, alabarekin batera, Acción Nacional taldean sartu zen, eta 1932an Aspiraciones argitalpena sortu zuen Espainian (Kuban argitaratutakoaren izen berarekin), alabarekin batera zuzendu zuen.[1] Denbora batez kartzelan egon zen, Sanjurjadako golpistekin bat egin zuenean.[2] Bigarren Errepublikan, antisemita propagandista izan zen. Lehen frankismoan, diatriba antisemitak eta antiestatubatuarrak ere argitaratu zituen, eta juduek Estatu Batuak kontrolatzen zituztela esan zuen.[3]

Bigarren Mundu Gerran bertan, antisemitismoak nazionalismo alemaniarrera hurbildu zuen; publizista filonazi, Adolf Hitlerren bi biografia argitaratu zituen, kristautasunaren adalid gisa sailkatuko zituenak.[4]

Madrilen hil zen 1960an.[5]

Lanak aldatu

  • Dos hombres: Mussolini y Hitler (Madrid, Editora Aspiraciones, 1943).
  • Un caudillo (Madrid: Imprenta Europa, 1943).

Erreferentziak aldatu

  1. Bussy Genevois, Danièle. (1990). «Expresión y Represión: el caso de Aspiraciones (1932-1935)» Comunicación, cultura y política durante la II República y la Guerra Civil: España (1931-1939) (Universidad del País Vasco): 235. ISBN 8475852718..
  2. Hernández Holgado, Fernando. Mujeres encarceladas: la prisión de Ventas, de la República al franquismo, 1931-1941. Marcial Pons Historia, 58 or. ISBN 84-95379-64-3..
  3. Fernández de Miguel, Daniel. «La erosión del antiamericanismo conservador durante el franquismo» Ayer (Asociación de Historia Contemporánea y Marcial Pons Historia): 198. ISSN 1134-2277..
  4. Núñez Seixas, Xosé Manoel. (2015). «Ecos de Berlim: a influência do nacional-socialismo alemão no fascismo espanhol (1930-1940)» Estudos Ibero-Americanos (Pontificia Universidad Católica de Río Grande del Sur|Pontifícia Universidade Católica do Rio Grande do Sul) 41 (1) ISSN 0101-4064..
  5. Doña Carmen Velacoracho viuda de Fernández de Lara. 27 de octubre de 1960, 58 or..

Kanpo estekak aldatu