Carmen Torrejón Rueda

espainiar medikua

Carmen Torrejón Rueda (Sevilla, 1960) idazlea eta Medikuntza Estetikoan espezializatutako medikua da.

Carmen Torrejón Rueda
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Torrejón Rueda
JaiotzaSevilla, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Carmen Torrejón Starbene zentroko zuzendaria da, eta Colegio de medicos de Barcelonako zuzendaritza batzordeko kide da. Hainbat irratitako tertuliakidea da.

Biografia aldatu

Torrejón Rueda 1960an jaio zen Sevillan, Espainian. 1984an Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen, Sevillako unibertsitatean, hain zuzen ere. 1986an unibertsitate beretik medikuntzako tesina egin zuen. Sevillan bere ibilbide profesionala hasi zuen, medikuntza pribatuan batez ere, bai larrialdi-medikuntzaren arloan eta baita ginekologian ere; garai hartako Sevillako Medikuen Elkargoko lehendakariarekin, Rafael Barrosorekin alegia. [1]

1987an 20 mediku profesionaleko talde bat zuzentzeko aukera agertu zen nazio mailan, kosmetika profesionalean aritutako enpresan, SA Intégrée Espainian alegia. Hurrengo urtetik aurrera Erromara bidaiatzen hasi zen, espezialitate horretan era zabal eta bizian eratzeko asmoz. 1995ean Bartzelonara joan zen eta Starbene medikuntza estetikoko zentroa eraiki edo sortu zuen.

1995 urtez geroztik honako ikasketa hauek burutu ditu: Medikuntza eta Kirurgia Kosmetikan masterra, Dietetika eta Nutrizioko masterra, eta Medikuntza Bioenergetikoko eta Homotoxikologiako beste hainbat.

Bestalde, idazle lanetan "Ligera Mente: Las claves para adelgazar comiendo bien" [2]liburua idatzi du Joaquim Valls doktorearekin batera. Doktore berarekin elkarlanean sortu zuen "Pensarbene-Starbene" metodoa, inkonszientea hezituz, dieta gehienek sortzen duten efektu errebotea ekiditeko.[3]

Azken urte hauetan irrati saio askotan aritu izan da (Onda Cero, COPE eta ABC Punto radio), Medikuntza Estetikoa nola jorratu behar den azalduz eta pazienteei beraien eskubideak argituz. [4] [5]

Bartzelonako Medikuen Elkargoan dago kolegiatuta 31062 zenbakiarekin, eta bertako Medikuntza Estetikako Batzordeko kide da. Espainiako Medikuntza eta Kirurgia Kosmetikoko Sozietateko kide ere bada.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Dr. Rafael Barroso i Dra. carmen Torrejón» (página web) (en español), 16 de marzo de 2013.
  2. (Gaztelaniaz) España, La Nueva. Ligera Mente, el libro de la Dra. Torrejón para adelgazar, Aire fresco en La Nueva España. (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).
  3. «Joaquim Valls i Dra. carmen Torrejón» (página web) (en español), 16 de marzo de 2013.
  4. https://web.archive.org/web/20160824100556/http://www.starbene.es/dra-carmen-torrejon
  5. (Gaztelaniaz) ORM. (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Doctora Carmen Torrejón - Equipo médico Starbene» Clínica de Medicina Estética sin cirugía en Barcelona Starbene (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).