Carmen Pérez Rodrigo

Medikua eta ikerlaria

Carmen Pérez Rodrigo (Alonsotegi, Bizkaia, 1960ko uztailaren 1a) mediku eta kazetaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiaren lehenengo emakumezkoa.

Carmen Pérez Rodrigo
Bizitza
JaiotzaAlonsotegi1960ko uztailaren 1a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1977ko urriaren 1a - 1983ko ekainaren 30a) Medikuntzako doktorea
Euskal Herriko Unibertsitatea
(1985eko urriaren 10a - 1991ko martxoaren 10a) Medikuntzako doktorea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, medikua, kazetaria eta nutrizionista
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2017ko azaroaren 3a -
KidetzaEuskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademia

Biografia aldatu

Medikuntzan doktorea (1991) Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, medikuntza prebentiboan espezializatua eta nutrizioan diplomatua. 1985etik Bilbon aritu da mediku eta komunitatearen elikadura jarrerak hobetzeko proiektuak sustatzen hainbat erkidegotan. EuRRECa, Eurobese, Pro Children edota Eurodiet bezalako europar proiektuetan aritu da, berrehun bat artikulutik gora argitaratu ditu eta ondorioz, komunitate elikaduran aditu ospetsua bihurtu da.[1][2]

2004 eta 2009 urteen artean Espainiako Elikadura Komunitarioaren Elkartearen lehendakaria eta Europako Elikaduraren Zientzien Akademiaren lehendakari-ordea izan da. Eskola Elikaduraren Europako Kontseiluko aditu taldearen aholkularia eta Osasuna sustatzen duten Europako eskolen sareko laguntzailea da.[1][2]

Elikadura eta ingurumen osasuntsuak uztartzen ditu, garaiko barazkiak lehenetsiz:[3]

Elikaduran, osasunaz gain, ingurumena eta iraunkortasuna ere hartu behar dira kontuan, eskutik helduta baitoaz. Gure kasuan, produktu gehienak gertuko baratzeetakoak dira edo izan dira orain gutxira arte. Gure paisaia jan behar dugu; garaian garaikoa, eta gertukoa. Sukalde tekniketan, halaber, ondare kultural bat badugu, eutsi beharrekoa, osasungarria delako. (Berria, 2019ko ekainean)

Argitalpenak aldatu

Artikulu zientifikoak gaztelaniaz aldatu

  • Prevalencia de obesidad y obesidad abdominal en la población española de 65 y más años de edad: estudio ENPE (Medicina Cínica, 158, 2022)[4]
  • Promover hábitos de alimentación y estilos de vida saludables en el medio escolar; ¿una asignatura pendiente? (Cuadernos de Pedagogía, 497, 2019)[5]
  • Nutrición y gastronomía en el País Vasco (Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral, 36, 2019)[6]

Artikulu zientifikoak ingelesez aldatu

  • Determinants of childhood obesity: ANIBES study (Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral, 33, 2016)[7]
  • Methodology of dietary surveys, studies on nutrition, physical activity and other lifestyles (Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral, 31, 2015)[8]
  • Controversies about population, clinical or basic research studies related with food, nutrition, physical activity and lifestyle (Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral, 31, 2015)[9]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2022an, Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiaren lehenengo emakumezko kide izendatua.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Carmen Pérez Rodrigo - COLEGIO DE MÉDICOS DE BIZKAIA» www.cmb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Carmen Pérez, primera mujer en la Real Academia de Medicina de País Vasco» Redacción Médica (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  3. Sagarzazu, Jokin. ««Gure paisaia jan behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  4. Rodrigo, Carmen Pérez; Citores, Marta Gianzo; Bárbara, Gotzone Hervás; Bartrina, Javier Aranceta. (2022). «Prevalencia de obesidad y obesidad abdominal en la población española de 65 y más años de edad: estudio ENPE» Medicina clínica 158 (2): 49–57. ISSN 0025-7753. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  5. Bartrina, Javier Aranceta; Rodrigo, Carmen Pérez. (2019). «Promover hábitos de alimentación y estilos de vida saludables en el medio escolar; ¿una asignatura pendiente?» Cuadernos de pedagogía (497): 212–216. ISSN 0210-0630. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  6. Bartrina, Javier Aranceta; Rodrigo, Carmen Pérez. (2019). «Nutrición y gastronomía en el País Vasco» Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral 36 (Extra 1 (Junio 2019)): 29–38. ISSN 0212-1611. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  7. Bartrina, Javier Aranceta; Rodrigo, Carmen Pérez. (2016). «Determinants of childhood obesity: ANIBES study» Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral 33 (Extra 4): 17–20. ISSN 0212-1611. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  8. Bartrina, Javier Aranceta; Moreiras, Gregorio Varela; Majem, Lluís Serra; Rodrigo, Carmen Pérez; Abellana, Rosa; Royo, Ignacio Ara; Val, Maria Victoria Arija; Laín, Susana Aznar et al.. (2015). «Methodology of dietary surveys, studies on nutrition, physical activity and other lifestyles» Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral 31 (Extra 3): 9–12. ISSN 0212-1611. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  9. Bartrina, Javier Aranceta; Rodrigo, Carmen Pérez; Aresti, Goiuri Alberdi; Moreiras, Gregorio Varela; Majem, Lluís Serra. (2015). «Controversies about population, clinical or basic research studies related with food, nutrition, physical activity and lifestyle» Nutrición hospitalaria: Organo oficial de la Sociedad española de nutrición parenteral y enteral 31 (Extra 3): 15–21. ISSN 0212-1611. (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Una nutricionista de Alonsotegi, primera mujer en la Real Academia de Medicina» El Correo 2022-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-09-29).

Kanpo estekak aldatu