Carmen Navarro

mediku eta ikertzailea

Carmen Navarro Fernández-Balbuena (Madril) medikua, Espainiako lehenengo HIES kasua detektatu zuen doktorea baita virusa eta toxoplasmosiagatik infektatutako garuna harremandu zituen lehenengo ikerlaria.

Carmen Navarro
Bizitza
JaiotzaMadril
BizilekuaVigo
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Wickford (en) Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Vall d'Hebrongo Unibertsitate-Ospitalea
Jasotako sariak
KidetzaFrench Muscular Dystrophy Association (en) Itzuli
European Federation of Neurological Societies (en) Itzuli

Biografia aldatu

Madrileko Unibertstitate Zentralean Medikuntza eta Kirurgia ikasi eta Bartzelonako Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. Neuropatologian adituak hainbat formakuntza jaso zituen nazioartean besteak beste, New Orleanseko LSU School of Medicine, Anbereseko Born-Bunge Foundation eta Britainia Handiko Wickford eta New Yorkeko Columbia University-ren eskutik.[1]

Vigoko Ikerketa Biodedikurako Institutuaren sortzaile eta zuzendariak Espainiako Neuropatologia Kluba sortu eta Europa mailako zenbait elkarteren kidea da, adibide dira Frantziako Neurologia Ekartea, European Confederation of Neurological Societies, Holandako European Neuro Muscular Center de Naarden, Association Française contre lees Myopathies. Irakaslea izan da ere Pariseko Salpêtrière Ospitaleko École d´Été de Myologie eta USC-n.[1]

1981eko urrian Bartzelonako Vall d'Hebron Ospitalean Espainiako lehenengo HIES kasua detektatu zuten, urte bereko ekainean Los Angelesen, beste bost kasu detektatu baziren ere orduan gaitzak ez zuen izenik, 1982an jarri zioten HIES hain zuzen ere eta azkenik, 1983an immuno eskasia garatzen zuen birusa aurkitu zuen Luc Montagnier, Pariseko Pasteur Institutuko ikertzaile frantziarrak.[2]

Lehenengo kasu hori 35 urteko gizon bat homosexual batena izan zen, Jota. Ospitalera heldu zen Kaposiren sarkomarekin, garuna handituta eta bestelako sexu-transmisozko infekzioak, hala nola, gonorrea. Garuneko gaitza Kaposiren sarkomaren metastasia zela pentsatuta ebakuntza egin zioten eta lau egunera hil egin zen.[3]

Navarro doktoreak, Vall d´Hebroneko neuropatologoa zelarik, ehunen analisia egin eta parasito batek eragindako infekzioa detektatu zuen mikroskopio elektroniko batekin, toxoplasmosi granulomatosa, hain zuzen.[4] Parasito hau arraroa da helduetan eta horren ondorioz diagnostikoa behin baino gehiagotan gainbegiratu zuten eta errespetu faltak jaso ere.[3][5] Caterina Mieras doktorearekin batera The Lancet aldizkarian idatzi zuen artikulua, kasua azaltzen eta Los Angeleseko kasuekin lotura egon zitekeela argudiatuz, haien boltsikotik ordaindu zuten publikazio egiteko beharrezkoa zen ingelesezko itzulpena.[5] Garuneko infekzioa toxoplasmosiagatik eta HIES-a harremandu zuten lehenengoz eta horrek HIES-aren diagnostikoan lagundu zuen.[6]

Autopsien bitartez beste IHES kasu batzuk artatu bazituen ere, ondoren neuropatologian jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, Vigo-ko Meixoeiro Ospitaleako Anatomia Patologiko eta Neuropatologiko Zerbitzuaren arduraduda izanik.[5] Vigoko Instituto de Investigaciones Sanitarias delakoa zuzendu zuen ere.[4]

Obra aldatu

Aldizkarietan idatzitako artikuluak (beste autore batzuekin batera):

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2010ean María Josefa Wonenburger Planells Saria, 4.edizioa ( Xunta de Galicia)[4][7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Carmen Navarro Fernández-Balbuena | Unidade Muller e Ciencia» unidadedamullereciencia.xunta.gal (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. (Gaztelaniaz) PLAZA, ANA MARTÍN. (2011-06-02). «El primer caso de sida en España se detectó» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Carmen Navarro, la doctora que diagnosticó el primer paciente de sida en España | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2021-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Una médica gallega, en el equipo que diagnosticó el primer caso de la enfermedad en España» La Voz de Galicia 2010-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Bonilla, Lara. (2021-10-07). «"No sabíamos que aquel joven de 35 años sería el primero de un tsunami"» Ara en Castellano (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  6. (Gaztelaniaz) «El Hospital Vall d'Hebron celebra 40 años del diagnóstico del primer caso de sida en España» Acta Sanitaria 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  7. Press, Europa. (2010-12-16). «Carmen Navarro destaca la "minuciosidad" y "perseverancia" de las mujeres científicas y pide más dinero en investigación» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekak aldatu